Edukira joan

Karkemish

Karkemish
antzinako herrialdea
Administrazioa
Antzinako herrialdeaAsiria
Geografia
Koordenatuak36°49′47″N 38°00′54″E / 36.829722222222°N 38.015°E / 36.829722222222; 38.015
Map
Demografia
Informazio gehigarria
SorreraK.a. 1321 eta K.a. XIX. mendea
Siria k.a II. miliurtean, Karkemishen kokapena duena

Karkemish[1] (hititeraz: Kargamiš;[2] antzinako grezieraz: Εὔρωπος; latinez: Europus) antzinako hiri-estatua da, gaurko Alepo eskualdean, Sirian. Mesopotamiaren, Siriaren eta Anatoliaren arteko karabana-bidean zegoen, Eufrates ibaia igarotzeko ibi batean. Lehenengo aztarnak Neolito garaikoak dira. Shubiluliuma I.a konkistatzaile hititak hartu zuen hiria (K.a. 1373 inguruan), eta Asiria, Mitanni eta Egiptoren kontra bere inperioa babesteko erabili zuen. Geroago itsasoko herriek konkistatu zuten, eta azkenik Asiriako Sargon II.aren mende geratu zen. Azkeneko gertaera nagusia K.a. 605ean Nabukodonosor II.a Babiloniako erregeak Nekao II.a Egiptoko faraoiaren kontra irabazi zuen gudua izan zen; gudu horren ondorioz, egiptoarrek Siriako lurraldeetatik alde egin zuten.

Karkemishen erregeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
AgintariaErreinaldiaOharrak
Aplahandak. a. 1786 - 1766
Yatar-Amik. a. 1766 - 1764Aplahandaren semea
Yahdul-Limk. a. 1764 - 1745Aplahandaren semea
Piyassili edo Sharri-Kushukhk. a. 1315Shubiluliuma I.aren semea
[...]sharrumaPiyassilisen semea
ShakhurunuwaPiyassilisen semea
Ini-Teshub I.ak. a. 1230eko hamarkada
Talmi-Teshubk. a. 1200
Kuzi-Teshubk. a. 1170
Ini-Teshub II.ak. a. 1100
Tudhaliyak. a. 1100
Sapaziti
Uratarhundak. a. 1000
Suhi Ik. a. 975
Astuwalamanza
Suhi II
Katuwak. a. 900
Sangarak. a. 870-848
Astiruk. a. 840
Yariri (erregeordea)k. a. 815
Kamanik. a. 790
Sasturak. a. 760
Astiru II (?)
Pisirik. a. 730eko hamarkadaazken errege, k. a. 717an Sargon II.ak menderatua

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  2. D. Hawkins Reallexikon der Assyriologie und Vorderasiatischen Archäologie. Walter de Gruyter (1980).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]