Karlberg jauregia

Koordenatuak: 59°20′27″N 18°01′21″E / 59.3408°N 18.0225°E / 59.3408; 18.0225
Wikipedia, Entziklopedia askea
Karlberg jauregia
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaStockholmgo konderria
Suediako udalerriaSolna
Koordenatuak59°20′27″N 18°01′21″E / 59.3408°N 18.0225°E / 59.3408; 18.0225
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1795
JabeaSuedia
KomisarioaCarl Gyllenhielm (en) Itzuli
Erabileraegoitza ofiziala
châteaua
ErabiltzaileaMilitary Academy Karlberg (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaJean de la Vallée (en) Itzuli
Atalakeraikin: 12
Ondarea

Karlberg jauregia Solnan (Suedia) dago, Karlberg kanalaren ondoan, Stockholmeko Kungsholmen uhartearen mendebaldea, hegoaldean.

Gaur egun Suediako Armadaren Akademiaren egoitza da ( Militärhögskolan Karlberg ). Jauregiaren parkea irekia da: Stockholmeko eta Solnako biztanleek kirolerako eta aisialdirako erabiltzen dute, eta AIK Fotboll kirol klubak entrenamendu eremua du bertan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1620ko hamarkadan, Gustav II.a Adolfo erregearen anaiaorde Carl Carlsson Gyllenhielm almiranteak Solnako hiru herrixka erosi zituen, propietateari Karlberg izena emanez. 1634an, harrizko jauregi bat eraiki zuen (egungo konplexuaren eraikin nagusia). Gyllenhielm 1650ean hil ondoren hutsik egon zen, 1669an Magnus Gabriel De la Gardie kondeak erosi zuen arte.

De La Gardie-k gaztelua handitu zuen, barruko dekorazioak berrituz (gaur egun mantentzen direnak). Arrazoi ekonomikoengatik De La Gardiek gaztelua utzi zuen, eta Johan Gabriel Stenbock-en jabetza bihurtu zen.

1688an gaztelua Suediako erregeen eskura igaro zen; erret-familiaren egoitza izan zen askotan, batez ere uda garaian. Karlos XI.aren emazte Ulrika Eleonora erreginak umezurztegia ezarri zuen bertan, puntu-tailer batekin; bere seme Karlos XII.a Karlbeg gazteluan hazi zen.

1697an Tre Kronor gaztelua suntsitu zuen sutearen ondoren, gorte osoa Karlbergera aldatu zen. 1760an Stockholmeko Errege Jauregi berria eraiki ostean ere, 1792ra arte errege-oporretako gaztelua izaten jarraitu zuen; urte horretan Gustav IIIren aginduz bertan Armadaren Akademia ezarri zen.

Eraikin berean dirauen duen munduko akademia militar zaharrena da.

1795ean, jauregiari eraikin luze bi erantsi zitzaizkion, Carl Christoffer Gjörwell arkitektoaren diseinuaren arabera. Adreiluak Gustav III.ak amaitu gabe utzitako Haga gazteluaren obretatik ekarri ziren.

Gazteluak Monumentu Arkitektoniko eta Garrantzi Nazionaleko Monumentu Kultural izendapenak ditu.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]