Karlos III.a etorbidea (Iruñea)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Iruñeko armarria (kaleko mota).svg Karlos III.a hiribidea
Iruñeko kale infotaula.svg
Pamplona-Plaza-Castillo-unaipascual-01.jpg
Kokapena
UdalerriaIruñea
Probintzia Nafarroa
Herrialdea Euskal Herria
Map

Karlos III.a etorbidea edota Karlos III.a hiribidea, ofizialki Karlos III.a Noblearen etorbidea, Nafarroako (Euskal Herria) hiriburua den Iruñea erdiguneko hiribide edo etorbide garrantzitsu bat da. Izena Karlos III.a Nafarroakoaren omenez darama.

Etorbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etorbide edo hiribide hau oso luzea eta zabala da, Iruñeko Bigarren Zabalgunearen bi ardatz nagusietako bat delarik (bestea Nafarroa Behereko etorbidea da), Gazteluko plazan hasi eta Askatasunaren plazan amaitzen da, bere erdialdean Merindadeen plaza biribildu eta iturriduna dagoelarik. Karlos III.a hiribideak merkatal izakera du, bere bi alboetan denda ugari daudelarik, horretaz gain kultura, banka eta nafar erakundeen eraikin ofizialak ere baditu, adibidez: Nafarroako jauregia, Gaiarre antzokia, Nafarroako Kutxaren egoitza, Eroritakoen monumentua etab.

Eraikin eta eskultura interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos III.a hiribidean honako eraikin eta eskultura nabarmen hauek daude:


Azpiegiturak eta garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos III.a etorbidean Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek zerbitzua eskaintzen dute:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplonaN1.svg San Inazio etorbidea - Zizur Nagusia Gauez 60´
TUCPamplonaN3.svg Labriteko Jaitsiera - Noain - Beriain Zaharra Gauez 60´
TUCPamplonaN7.svg Sarasateko Pasealekua - Nafarroa Beherea etorbidea Gauez 15´- 30´

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea