Karmele Mitxelena Etxebeste
| Karmele Mitxelena Etxebeste | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Oiartzun, 1988ko urtarrilaren 13a (37 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea lehen hezkuntza Haur hezkuntza |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, irakaslea eta bertsolaria |
Karmele Mitxelena Etxebeste (Oiartzun, Gipuzkoa, 1988ko urtarrilaren 13a) irakaslea, idazlea eta bertsolaria da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oiartzunen jaio eta bertan bizi da. Lehen Hezkuntzako irakasle ikasketak egin zituen EHUn, eta ondoren Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikari titulua, Haur Hezkuntzako gradua eta Hezkuntza Psikomotrizitateko ikasketak ere eginak ditu. Gaur egun, ogibidez irakaslea da.[2]
Etxetik datorkio bertsozaletasuna, aita Joanito Mitxelena Andueza bertsolaria zen eta. Oiartzungo Elizaldeko Bertso Eskolan[3] hasi zuen bere bertso-ibilbidea 10 urterekin. Hurrengo urtetan beste bertso eskola batzuetan ere ibili da, besteak beste Haurtzaro Bertso Eskolan[4] eta Oiartzungo Udal bertso eskolan.[5] Urte guzti hauetan zehar bapateko bertsogintzan jardun arren bertso idatzia asko landu du eta luzea du bertso-paper lehiaketetan jasotako sari zerrenda.[6]
2012. urtean literaturara egin zuen jauzi narratiba landuz eta genero horretan ere sari ugari jaso ditu. Liburu gisa argitaratuak ditu, XIII. Peru Abarka Album lehiaketaren irabazlea izan zen Erakuslehioan[7] lana (Markina-Xemein 2019) eta Donostia Hiriko Kutxa literatura saria, kontakizun liburuen alorrean irabazle izandako Haragizko mamuak[8] narrazio bilduma (2022). 2025ean Euskadi Literatura saria Euskarazko Haur eta Gazte Literaturaren atalean irabazi zuen "Aitona Floren" lanarekin eta Zilarrezko Euskadi Saria Zoriona, edo antzeko zerbait eleberriarekin.[9][10]
Sariak eta bekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertsolaritza:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2004. VI. Ibon Zabala bertso paper lehiaketan 1. saria "Kopeta Ilun" lanarekin (Errenteria).[11]
- 2005. XVII. Zapirain anaiak bertso paper lehiaketan akzesita “Ezerezaren pareko” lanarekin (Errenteria).[12][13]
- 2006. XV. Lazkao Txiki bertso paper lehiaketan 1. saria "Nola Biziko Naiz Orain" lanarekin (Ordizia).[14]
- 2006. VI. San Antontxu Taketaldian 3. Saria gaztetxoen atalean (Mungia).[15][16]
- 2007. XIX. Zapirain anaiak bertso paper lehiaketan 1. saria "Bizitzari" lanarekin (Errenteria).[17]
- 2008. XX. Zapirain anaiak bertso paper lehiaketan akzesita "Gaur berriro nator" lanarekin (Errenteria).[18]
- 2008. VII. Abra sarian txapeldun (Getxo).[19]
- 2009. XVIII. Lazkao Txiki bertso paper lehiaketan 1. saria "Itsasoko bakardade" lanarekin (Ordizia).[20]
- 2010. XIX. Lazkao Txiki bertso paper lehiaketan 1. saria "Begiak itxita" lanarekin (Ordizia).[21]
- 2011. XXIII. Zapirain anaiak bertso paper lehiaketan 2. saria "Gaur gaurkoa" lanarekin (Errenteria).[22]
- 2012. XIV. San Antontxu bertso paper lehiaketan 1. saria "Gezurra da" (Mungia).[23]
- 2012. XXI. Lazkao Txiki bertso paper lehiaketan 2. saria "Lo kanta" lanarekin (Ordizia, 2012).[24][25]
- 2012. XIV. Julene Azpeitia bertso paper lehiaketako 1. saria "Jolasten" lanarekin (Durango).[26]
- 2015. XXIV. Lazkao Txiki bertso paper lehiaketan 1. saria "Itsasoko bakardade" lanarekin (Ordizia).[27]
- 2015. XVII. Julene Azpeitia bertso paper lehiaketako 1. saria "Itota" lanarekin (Durango).[28]
- 2016. XXV. Lazkao Txiki bertso paper lehiaketan 1. saria "Bigarren eskuko bihotzak" lanarekin (Ordizia).[29][30]
- 2017. Iparragirre saria bertsopaperen atalean “Bizitza zor” lanarekin (Urretxu-Zumarraga).[31][32]
- 2019. XXVIII. Lazkao Txiki bertso paper lehiaketan 3. saria "Bizipoza" lanarekin (Ordizia).[33]
- 2021. XXIII. Julene Azpeitia bertso paper lehiaketako 1. saria "Min bizia" lanarekin (Durango).[34]
Narratiba:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2012. XXV. Julene Azpeitia ipuin lehiaketan 1. saria “Begiratzen ahaztuta” ipuinarekin (Zumaia).[35]
- 2012. XXXII. Errenteria Hiria ipuin lehiaketan, 25 urtetik beherako saria “Karminezko pintzela” ipuinarekin (Errenteria).[36]
- 2012. XVIII. Kimetz literatura lehiaketan 1. saria "Hatz nagia" lanarekin (Ordizia).[37]
- 2013. XXXIII. Errenteria Hiria ipuin lehiaketan, 25 urtetik beherako saria “Itzalak” ipuinarekin (Errenteria).[38]
- 2013. XXVII. Lasarte-Oriako literatura lehiaketan, mikrokontakizun atalean, 1. saria “Aingeru Beltza” idazlanarekin (Lasarte-Oria).[39]
- 2014. XXVII. Julene Azpeitia ipuin lehiaketan 2. saria “Aitaren zapatak” ipuinarekin (Zumaia).[40]
- 2016. XXVIII. Gordexola Harana ipuin lehiaketan, D kategorian, 1. saria “Arropa hutsak” ipuinarekin (Gordexola).[41]
- 2017. XXX. Julene Azpeitia lehiaketan 1. saria “Hamar minutu” ipuinarekin (Durango).[42]
- 2017. XXII. Antia Literatur lehiaketan 1. saria “Hil egingo zaitut” lanarekin (Urnieta).[43]
- 2018. XXXVIII. Errenteria Hiria ipuin lehiaketan 1. saria “Berandu” lanarekin (Errenteria).[44]
- 2018. XXXV. Bordari literatur lehiaketan 1. saria "Euri beltza" ipuinarekin (Hondarribia).[45]
- 2019. XXXVII. Bizenta Mogel ipuin lehiaketan 2. saria "Memoria gorria" lanarekin (Azkoitia).[46]
- 2019. XIII. Peru Abarka Album lehiaketaren irabazlea “Erakuslehioan” lanarekin (Markina-Xemein). Lan hau liburu gisa argitaratu da.[47]
- 2020. XXX. Errenteria Hiria ipuin lehiaketan 1. saria “Gozozaleak” lanarekin (Errenteria).[48]
- 2021. XVI. Antia Literatur lehiaketan 1. saria “Zena” lanarekin (Urnieta).[49]
- 2021. XXXVIII. Gabriel Aresti ipuin lehiaketan 1. saria "Begi urdinak" lanarekin (Bilbo).[50]
- 2022. Mikel Zarate Haur Literaturako Saria "Marrubizko uda" lanarekin (Lezama).[51]
- 2022. Donostia Hiriko Kutxa literatura saria, kontakizun liburuen alorrean (Donostia) ‘Haragizko mamuak' narrazio bildumarekin.[52]
- 2023. Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa (Ondarroa).[53]
- 2024. Espainiako Kritika Saria euskarazko narratiban Zoriona, edo antzeko zerbait eleberriarengatik (Espainiako Literatur Kritikarien Elkartea, 2024). Saria 2025eko apirilaren 26ean jaso zuen.[54]
- 2025. Eusko Jaularitzaren "Kultura sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak: gazteei zuzendutako euskarazko literatura testuak sortzea" beka, 15 urte ipuin-liburuarengatik (Eusko Jaurlaritza).
- 2025. Mikel Zarate Haur Literaturako Saria "Benetako zirkua" lanarekin (Lezama)[55]
- 2025. Euskadi Literatura saria Euskarazko Haur eta Gazte Literaturaren atalean "Aitona Floren" (Elkar) lanarekin.[56]
- 2025. Zilarrezko Euskadi Saria “Zoriona, edo antzeko zerbait” (Elkar) lanarengatik.[57]
- 2025. XXXVIII. Julene Azpeitia ipuin lehiaketan 1. saria “Armiarma-sarea” ipuinarekin (Zumaia).[58]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eraskuslehioan (Erein, 2019, ISBN: 978-84-9109-500-2).[7]
- Haragizko mamuak (Elkar, 2022 ISBN: 978-84-13602-80-6).[8]
- Marrubizko Uda (Elkar, 2022, ISBN: 978-84-1360-174-8).[59]
- Aitona Floren Jokin Mitxelena ilustratzailearekin. (Elkar, 2024, ISBN: 978-84-1360-335-3).[60]
- Dardarak Album ilustratua. Elkarlanean Joana Aurrekoetxea eta Irene Irureta ilustratzailearekin. (Txalaparta, 2024, ISBN: 978-84-19319-99-9).[61]
- Erraldoi erraldoiak Album ilustratua. Elkarlanean Abaraxka ludotekarekin eta Naiara Mitxelena ilustratzailearekin. (1545, 2024, ISBN: 978-84-127245-4-7).[62]
- Gau beltz on Album ilustratua. Elkarlanean Abaraxka ludotekarekin, Naiara Mitxelena ilustratzailearekin, eta Oiartzun herriko hainbat sortzailerekin (1545, 2024, ISBN: 978-84-127245-9-2).[63]
- Zoriona, edo antzeko zerbait (Elkar, 2024, ISBN: 978-84-1360-445-9).[64]
- Benetako zirkua (Elkar, 2025, ISBN: 978-84-1360-579-1).[65]
Ikusentzunezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pentsatzen dut (2024, film laburra): zuzendaritza eta koordinazio lanak Alaia Martin Etxebeste eta Iraitz Mateo Gogorzarekin elkarlanean.[66] Filma Laburbira, euskarazko film laburren XXII. zirkuituan erakutsi da.[67]
Herritar aitortza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[68]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Karmele Mitxelena - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2023-11-20).
- ↑ «Karmele Mitxelena | Erein» www.erein.eus (kontsulta data: 2020-07-29).
- ↑ «Elizalde Herri Eskola (Oiartzun)» bertsoa.eus (kontsulta data: 2024-11-28).
- ↑ «Haurtzaro Ikastola (Oiartzun)» bertsoa.eus (kontsulta data: 2024-11-28).
- ↑ «Oiartzungo Udal Bertso Eskola» www.kulturklik.euskadi.eus 2020-03-31 (kontsulta data: 2024-11-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Karmele Mitxelena - Biografías - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2020-07-29).
- ↑ a b www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Erakusleihoan - Karmele Mitxelena Etxebeste» www.txalaparta.eus (kontsulta data: 2023-02-24).
- ↑ a b www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Haragizko mamuak - Karmele Mitxelena Etxebeste» www.txalaparta.eus (kontsulta data: 2023-02-24).
- ↑ «Unai Elorriaga, Karmele Mitxelena eta Maite Rosende jasoko dute Euskadi Literatura Saria 2025» www.euskadi.eus 2025-10-06 (kontsulta data: 2025-10-07).
- ↑ «'El ataque de las cabras', 'Zoriona, edo antzeko zerbait' eta 'Gerra Gazan', garaile Zilarrezko Euskadi Sarietan» www.euskadi.eus 2025-10-08 (kontsulta data: 2025-10-09).
- ↑ Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2004). «Ibon Zabala Saria (6. 2004. Errenteria) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2024-11-29).
- ↑ «BERTSOLARITZA JORRATZEN - Xenpelar Bertso Eskola ekitaldien berri emanez.» OARSO: 136-141..
- ↑ Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2005). «Zapirain Anaiak Bertso-Paper Lehiaketa (17. 2005. Errenteria) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2024-11-29).
- ↑ Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2006). «Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (15. 2006. Ordizia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
- ↑ «San Antontxutako Taketaldia» bizkaie.biz (kontsulta data: 2020-07-29).
- ↑ Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2006). «San Antontxu Bertso-paper Lehiaketa (9. 2006. Mungia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2024-11-29).
- ↑ Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. «Zapirain Anaiak Bertso-Paper Lehiaketa (19. 2007. Errenteria) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2024-11-29).
- ↑ Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2008). «Zapirain Anaiak Bertso-Paper Lehiaketa (20. 2008. Errenteria) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
- ↑ Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2008). «Abra Saria (7. 2008. Getxo) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
- ↑ Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2009). «Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (18. 2009. Ordizia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
- ↑ Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2010). «Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (19. 2010. Ordizia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
- ↑ Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2011). «Zapirain Anaiak Bertso-Paper Lehiaketa (23. 2011. Errenteria) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
- ↑ Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2012). «San Antontxu Bertso-paper Lehiaketa (14. 2012. Mungia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
- ↑ Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2012). «Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (21. 2012. Ordizia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
- ↑ «Beste sari bat, Karmele Mitxelenarentzat» Bidasoko Hitza 2012-09-20 (kontsulta data: 2024-11-29).
- ↑ Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2012). «Julene Azpeitia Ipuin Eta Bertso Lehiaketa (14. 2012. Durango) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
- ↑ Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2015). «Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (24. 2015. Ordizia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
- ↑ Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2015). «Julene Azpeitia Ipuin eta Bertso Lehiaketa (17. 2015. Durango) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
- ↑ «Karmele Mitxelena Etxebeste: «Etengabe idatziko nuke, nahi beste denbora izango banu»» El Diario Vasco 2016-09-23 (kontsulta data: 2020-07-29).
- ↑ Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2016). «Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (25. 2016. Ordizia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
- ↑ «2017ko IPARRAGIRRE SARIAK ERABAKITA» Zumarraga (kontsulta data: 2024-11-29).
- ↑ Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2017). «Iparragirre Saria : Bertso, Narratiba eta Poesia (2017. Zumarraga-Urretxu) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2024-11-29).
- ↑ Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2019). «Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (28. 2019. Ordizia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
- ↑ Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2021). «Julene Azpeitia Ipuin eta Bertso Lehiaketa (23. 2021. Durango) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
- ↑ «Karmele Mitxelena eta Asier Osinalde Julene Azpeitia 25. ipuin lehiaketako saridunak» Zumaiako Udala (kontsulta data: 2024-11-29).
- ↑ «Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketan saritu dute Karmele Mitxelena» Bidasoko Hitza 2012-01-30 (kontsulta data: 2024-11-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Premio en el certamen de relatos Kimetz para Karmele Mitxelena y Juan Luis Rincón» El Diario Vasco 2012-05-30 (kontsulta data: 2023-02-25).
- ↑ «"Errenteria Hiria" Ipuin Lehiaketako XXXII. Edizioko irabazleak» www.ereintza.com (Ordizia) (kontsulta data: 2024-11-29).
- ↑ «Literatur lehiaketak baditu sarituak - Lasarte-oria» Txintxarri.eus (Lasarte-Oria) (kontsulta data: 2024-11-29).
- ↑ «Aintzane Usandizaga eta Karmele Mitxelena izan dira 27. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak» zumaia.eus (Zumaiako Udala) (kontsulta data: 2020-07-29).
- ↑ Gordexola Harana Ipuin Lehiaketako XXVIII. Edizioko Irabazleak. Gordexolako Udala.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ ISBN https://www.durango-euskaraz.eus/fitxategiak/fckeditor/file/Irabazleak2017%20web.pdf..
- ↑ «Karmele Mitxelena, Arixen Unanue eta Maialen Gonzalezentzat Antia literatur lehiaketako sari nagusiak» Berrittu (Urnietako udala): 6. 2017-05-25 (kontsulta data: 2020-07-29).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketa» www.facebook.com (kontsulta data: 2020-07-29).
- ↑ «Karmele Mitxelena eta Iñigo Legorburu garaile literatur sarietan» Bidasoko Hitza 2018-12-18 (kontsulta data: 2024-11-29).
- ↑ «XXXVII. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketak baditu saridunak» azkoitia.eus (Azkoitia) (kontsulta data: 2023-02-24).
- ↑ «2019ko idazle irabazlea: KARMELE MITXELENA ETXEBESTE» Peru Abarka Album Lehiaketa 2019-04-23 (kontsulta data: 2020-07-29).
- ↑ XL. ERRENTERIA HIRIA IPUIN LEHIAKETAREN SARI BANAKETA. .
- ↑ «Karmele Mitxelenak, Irati Etxeberriak eta Irene Albizuk irabazi dute Antia literatur lehiaketako sari nagusia - Urnieta» Aiurri.eus (kontsulta data: 2023-02-24).
- ↑ «Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren azken urteetako lanik onenak» Nontzeberri 2023-09-12 (kontsulta data: 2024-11-29).
- ↑ «Karmele Mitxelenak irabazi du Mikel Zarate saria» Berria 2022-06-29 (kontsulta data: 2024-11-29).
- ↑ Imaz, Andoni. «Karmele Mitxelenak eta Iñaki Cidek irabazi dituzte Donostia Hiriko Kutxa sariak» Berria (kontsulta data: 2022-09-12).
- ↑ Berria. (2023-11-03). «Karmele Mitxelenak eta Goio Ramosek irabazi dute Augustin Zubikarai saria» Berria (kontsulta data: 2023-11-03).
- ↑ «Karmele Mitxelenak eta Luis Gardek jaso dute Espainiako Kritikaren Saria» Berria 2025-04-26 (kontsulta data: 2025-04-28).
- ↑ Press, Europa. (2025-06-04). «Karmele Mitxelenak irabazi du Mikel Zarata haur literaturako saria, 'Benetako zirkua' lanarekin» www.europapress.es (kontsulta data: 2025-06-04).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2025-10-06). «Unai Elorriaga, Karmele Mitxelena eta Maite Rosende, aurtengo lehen Euskadi Literatura sarituak» naiz: (kontsulta data: 2025-10-06).
- ↑ «Karmele Mitxelena eta Laura Chivite, Gipuzkoako Liburu Denden Zilarrezko Euskadi sariak» orain.eus (kontsulta data: 2025-10-09).
- ↑ .
- ↑ «marrubizko uda. Karmele Mitxelena Etxebeste / Alex Orbe Ferreiro. Elkar.eus» www.elkar.eus (kontsulta data: 2023-11-02).
- ↑ Imanol, Saiz(e)ko. (2024-04-03). «'Aitona Floren', Karmele Mitxelena oiartzuarraren azkena» Oarsoaldeko Hitza (kontsulta data: 2024-04-04).
- ↑ www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Dardarak - Karmele Mitxelena Etxebeste» www.txalaparta.eus (kontsulta data: 2024-04-23).
- ↑ Txantiloi:Eus Mitxelena, Karmele. (2024). Erraldoi erraldoiak. 1545, https://1545.eus/produktua/erraldoiak/ or. ISBN 978-84-127245-4-7..
- ↑ Mitxelena Etxebeste, Karmele. (2024). Gau beltz on. 1545 ISBN 978-84-127245-9-2..
- ↑ Mitxelena Etxebeste, Karmele. (2024). Zoriona, edo antzeko zerbait. Elkar ISBN 978-84-1360-445-9..
- ↑ Mitxelena Etxebeste, Karmele. (2025). Benetako zirkua. Elkar ISBN 978-84-1360-579-1..
- ↑ «Pentsatzen dut» Oarsoaldeako hitza.
- ↑ «Laburbira» Irudienea (kontsulta data: 2025-03-22).
- ↑ «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala» issuu.com 2019-09-11 (kontsulta data: 2023-08-02).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from ekaina 2025
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from abuztua 2025
- 1988ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Oiartzuarrak
- Oiartzungo idazleak
- Euskal idazleak
- Emakume idazleak
- Euskal Herriko irakasleak
- Emakume irakasleak
- Euskarazko ipuingileak
- Emakume ipuingileak
- XXI. mendeko Euskal Herriko idazleak
- Emakume bertsolariak
- Bertsolariak