Edukira joan

Karmele Mitxelena Etxebeste

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karmele Mitxelena Etxebeste

Bizitza
JaiotzaOiartzun1988ko urtarrilaren 13a (37 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
lehen hezkuntza
Haur hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, irakaslea eta bertsolaria

Literaturaren Zubitegia: 1086

Karmele Mitxelena Etxebeste (Oiartzun, Gipuzkoa, 1988ko urtarrilaren 13a) irakaslea, idazlea eta bertsolaria da.[1]

Oiartzunen jaio eta bertan bizi da. Lehen Hezkuntzako irakasle ikasketak egin zituen EHUn, eta ondoren Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikari titulua, Haur Hezkuntzako gradua eta Hezkuntza Psikomotrizitateko ikasketak ere eginak ditu. Gaur egun, ogibidez irakaslea da.[2]

Etxetik datorkio bertsozaletasuna, aita Joanito Mitxelena Andueza bertsolaria zen eta. Oiartzungo Elizaldeko Bertso Eskolan[3] hasi zuen bere bertso-ibilbidea 10 urterekin. Hurrengo urtetan beste bertso eskola batzuetan ere ibili da, besteak beste Haurtzaro Bertso Eskolan[4] eta Oiartzungo Udal bertso eskolan.[5] Urte guzti hauetan zehar bapateko bertsogintzan jardun arren bertso idatzia asko landu du eta luzea du bertso-paper lehiaketetan jasotako sari zerrenda.[6]

2012. urtean literaturara egin zuen jauzi narratiba landuz eta genero horretan ere sari ugari jaso ditu. Liburu gisa argitaratuak ditu, XIII. Peru Abarka Album lehiaketaren irabazlea izan zen Erakuslehioan[7] lana (Markina-Xemein 2019) eta Donostia Hiriko Kutxa literatura saria, kontakizun liburuen alorrean irabazle izandako Haragizko mamuak[8] narrazio bilduma (2022).

Sariak eta bekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolaritza:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • VI. Ibon Zabala bertso paper lehiaketan 1. saria "Kopeta Ilun" lanarekin (Errenteria, 2004).[9]
  • XVII. Zapirain anaiak bertso paper lehiaketan akzesita “Ezerezaren pareko” lanarekin (Errenteria, 2005).[10][11]
  • XV. Lazkao Txiki bertso paper lehiaketan 1. saria "Nola Biziko Naiz Orain" lanarekin (Ordizia, 2006).[12]
  • VI. San Antontxu Taketaldian 3. Saria gaztetxoen atalean (Mungia, 2006).[13][14]
  • XIX. Zapirain anaiak bertso paper lehiaketan 1. saria "Bizitzari" lanarekin (Errenteria, 2007).[15]
  • XX. Zapirain anaiak bertso paper lehiaketan akzesita "Gaur berriro nator" lanarekin (Errenteria, 2008).[16]
  • VII. Abra sarian txapeldun (Getxo, 2008).[17]
  • XVIII. Lazkao Txiki bertso paper lehiaketan 1. saria "Itsasoko bakardade" lanarekin (Ordizia, 2009).[18]
  • XIX. Lazkao Txiki bertso paper lehiaketan 1. saria "Begiak itxita" lanarekin (Ordizia, 2010).[19]
  • XXIII. Zapirain anaiak bertso paper lehiaketan 2. saria "Gaur gaurkoa" lanarekin (Errenteria, 2011).[20]
  • XIV. San Antontxu bertso paper lehiaketan 1. saria "Gezurra da" (Mungia, 2012).[21]
  • XXI. Lazkao Txiki bertso paper lehiaketan 2. saria "Lo kanta" lanarekin (Ordizia, 2012).[22][23]
  • XIV. Julene Azpeitia bertso paper lehiaketako 1. saria "Jolasten" lanarekin (Durango, 2012).[24]
  • XXIV. Lazkao Txiki bertso paper lehiaketan 1. saria "Itsasoko bakardade" lanarekin (Ordizia, 2015).[25]
  • XVII. Julene Azpeitia bertso paper lehiaketako 1. saria "Itota" lanarekin (Durango, 2015).[26]
  • XXV. Lazkao Txiki bertso paper lehiaketan 1. saria "Bigarren eskuko bihotzak" lanarekin (Ordizia, 2016).[27][28]
  • Iparragirre saria bertsopaperen atalean “Bizitza zor” lanarekin (Urretxu-Zumarraga, 2017).[29][30]
  • XXVIII. Lazkao Txiki bertso paper lehiaketan 3. saria "Bizipoza" lanarekin (Ordizia, 2019).[31]
  • XXIII. Julene Azpeitia bertso paper lehiaketako 1. saria "Min bizia" lanarekin (Durango, 2021).[32]
  • XXV. Julene Azpeitia ipuin lehiaketan 1. saria “Begiratzen ahaztuta” ipuinarekin (Zumaia, 2012).[33]
  • XXXII. Errenteria Hiria ipuin lehiaketan, 25 urtetik beherako saria “Karminezko pintzela” ipuinarekin (Errenteria, 2012).[34]
  • XVIII. Kimetz literatura lehiaketan 1. saria "Hatz nagia" lanarekin (Ordizia, 2012).[35]
  • XXXIII. Errenteria Hiria ipuin lehiaketan, 25 urtetik beherako saria “Itzalak” ipuinarekin (Errenteria, 2013).[36]
  • XXVII. Lasarte-Oriako literatura lehiaketan, mikrokontakizun atalean, 1. saria “Aingeru Beltza” idazlanarekin (Lasarte-Oria, 2013).[37]
  • XXVII. Julene Azpeitia ipuin lehiaketan 2. saria “Aitaren zapatak” ipuinarekin (Zumaia, 2014).[38]
  • XXVIII. Gordexola Harana ipuin lehiaketan, D kategorian, 1. saria “Arropa hutsak” ipuinarekin (Gordexola, 2016).[39]
  • XXX. Julene Azpeitia lehiaketan 1. saria “Hamar minutu” ipuinarekin (Durango, 2017).[40]
  • XXII. Antia Literatur lehiaketan 1. saria “Hil egingo zaitut” lanarekin (Urnieta, 2017).[41]
  • XXXVIII. Errenteria Hiria ipuin lehiaketan 1. saria “Berandu” lanarekin (Errenteria, 2018).[42]
  • XXXV. Bordari literatur lehiaketan 1. saria "Euri beltza" ipuinarekin (Hondarribia, 2018).[43]
  • XXXVII. Bizenta Mogel ipuin lehiaketan 2. saria "Memoria gorria" lanarekin (Azkoitia, 2019).[44]
  • XIII. Peru Abarka Album lehiaketaren irabazlea “Erakuslehioan” lanarekin (Markina-Xemein, 2019). Lan hau liburu gisa argitaratu da.[45]
  • XXX. Errenteria Hiria ipuin lehiaketan 1. saria “Gozozaleak” lanarekin (Errenteria, 2020).[46]
  • XVI. Antia Literatur lehiaketan 1. saria “Zena” lanarekin (Urnieta, 2021).[47]
  • XXXVIII. Gabriel Aresti ipuin lehiaketan 1. saria "Begi urdinak" lanarekin (Bilbo, 2021).[48]
  • Mikel Zarate Haur Literaturako Saria "Marrubizko uda" lanarekin (Lezama, 2022).[49]
  • Donostia Hiriko Kutxa literatura saria, kontakizun liburuen alorrean (Donostia, 2022) ‘Haragizko mamuak' narrazio bildumarekin.[50]
  • 2023ko Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa (Ondarroa, 2023).[51]
  • 2024ko Espainiako Kritika Saria euskarazko narratiban Zoriona, edo antzeko zerbait eleberriarengatik (Espainiako Literatur Kritikarien Elkartea, 2024). Saria 2025eko apirilaren 26ean jaso zuen.[52]
  • 2025eko Eusko Jaularitzaren "Kultura sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak: gazteei zuzendutako euskarazko literatura testuak sortzea" beka, 15 urte ipuin-liburuarengatik (Eusko Jaurlaritza, 2025).
  • Mikel Zarate Haur Literaturako Saria "Benetako zirkua" lanarekin (Lezama, 2025)[53]
  • Eraskuslehioan (Erein, 2019, ISBN: 978-84-9109-500-2).[7]
  • Haragizko mamuak (Elkar, 2022 ISBN: 978-84-13602-80-6).[8]
  • Marrubizko Uda (Elkar, 2022, ISBN: 978-84-1360-174-8).[54]
  • Aitona Floren Jokin Mitxelena ilustratzailearekin. (Elkar, 2024, ISBN: 978-84-1360-335-3).[55]
  • Dardarak Album ilustratua. Elkarlanean Joana Aurrekoetxea eta Irene Irureta ilustratzailearekin. (Txalaparta, 2024, ISBN: 978-84-19319-99-9).[56]
  • Erraldoi erraldoiak Album ilustratua. Elkarlanean Abaraxka ludotekarekin eta Naiara Mitxelena ilustratzailearekin. (1545, 2024, ISBN: 978-84-127245-4-7).[57]
  • Gau beltz on Album ilustratua. Elkarlanean Abaraxka ludotekarekin, Naiara Mitxelena ilustratzailearekin, eta Oiartzun herriko hainbat sortzailerekin (1545, 2024, ISBN: 978-84-127245-9-2).[58]
  • Zoriona, edo antzeko zerbait (Elkar, 2024, ISBN: 978-84-1360-445-9).[59]

Ikusentzunezkoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Pentsatzen dut (2024, film laburra): zuzendaritza eta koordinazio lanak Alaia Martin Etxebeste eta Iraitz Mateo Gogorzarekin elkarlanean.[60] Filma Laburbira, euskarazko film laburren XXII. zirkuituan erakutsi da.[61]

Herritar aitortza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[62]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Karmele Mitxelena - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2023-11-20).
  2. «Karmele Mitxelena | Erein» www.erein.eus (kontsulta data: 2020-07-29).
  3. «Elizalde Herri Eskola (Oiartzun)» bertsoa.eus (kontsulta data: 2024-11-28).
  4. «Haurtzaro Ikastola (Oiartzun)» bertsoa.eus (kontsulta data: 2024-11-28).
  5. «Oiartzungo Udal Bertso Eskola» www.kulturklik.euskadi.eus 2020-03-31 (kontsulta data: 2024-11-28).
  6. (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Karmele Mitxelena - Biografías - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2020-07-29).
  7. a b www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Erakusleihoan - Karmele Mitxelena Etxebeste» www.txalaparta.eus (kontsulta data: 2023-02-24).
  8. a b www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Haragizko mamuak - Karmele Mitxelena Etxebeste» www.txalaparta.eus (kontsulta data: 2023-02-24).
  9. Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2004). «Ibon Zabala Saria (6. 2004. Errenteria) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2024-11-29).
  10. «BERTSOLARITZA JORRATZEN - Xenpelar Bertso Eskola ekitaldien berri emanez.» OARSO: 136-141..
  11. Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2005). «Zapirain Anaiak Bertso-Paper Lehiaketa (17. 2005. Errenteria) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2024-11-29).
  12. Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2006). «Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (15. 2006. Ordizia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
  13. «San Antontxutako Taketaldia» bizkaie.biz (kontsulta data: 2020-07-29).
  14. Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2006). «San Antontxu Bertso-paper Lehiaketa (9. 2006. Mungia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2024-11-29).
  15. Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. «Zapirain Anaiak Bertso-Paper Lehiaketa (19. 2007. Errenteria) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2024-11-29).
  16. Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2008). «Zapirain Anaiak Bertso-Paper Lehiaketa (20. 2008. Errenteria) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
  17. Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2008). «Abra Saria (7. 2008. Getxo) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
  18. Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2009). «Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (18. 2009. Ordizia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
  19. Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2010). «Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (19. 2010. Ordizia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
  20. Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2011). «Zapirain Anaiak Bertso-Paper Lehiaketa (23. 2011. Errenteria) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
  21. Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2012). «San Antontxu Bertso-paper Lehiaketa (14. 2012. Mungia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
  22. Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2012). «Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (21. 2012. Ordizia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
  23. «Beste sari bat, Karmele Mitxelenarentzat» Bidasoko Hitza 2012-09-20 (kontsulta data: 2024-11-29).
  24. Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2012). «Julene Azpeitia Ipuin Eta Bertso Lehiaketa (14. 2012. Durango) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
  25. Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2015). «Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (24. 2015. Ordizia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
  26. Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2015). «Julene Azpeitia Ipuin eta Bertso Lehiaketa (17. 2015. Durango) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
  27. «Karmele Mitxelena Etxebeste: «Etengabe idatziko nuke, nahi beste denbora izango banu»» El Diario Vasco 2016-09-23 (kontsulta data: 2020-07-29).
  28. Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2016). «Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (25. 2016. Ordizia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
  29. «2017ko IPARRAGIRRE SARIAK ERABAKITA» Zumarraga (kontsulta data: 2024-11-29).
  30. Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2017). «Iparragirre Saria : Bertso, Narratiba eta Poesia (2017. Zumarraga-Urretxu) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2024-11-29).
  31. Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2019). «Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (28. 2019. Ordizia) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
  32. Dokumentazio Zentroa, Xenpelar. (2021). «Julene Azpeitia Ipuin eta Bertso Lehiaketa (23. 2021. Durango) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (kontsulta data: 2023-11-20).
  33. «Karmele Mitxelena eta Asier Osinalde Julene Azpeitia 25. ipuin lehiaketako saridunak» Zumaiako Udala (kontsulta data: 2024-11-29).
  34. «Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketan saritu dute Karmele Mitxelena» Bidasoko Hitza 2012-01-30 (kontsulta data: 2024-11-29).
  35. (Gaztelaniaz) «Premio en el certamen de relatos Kimetz para Karmele Mitxelena y Juan Luis Rincón» El Diario Vasco 2012-05-30 (kontsulta data: 2023-02-25).
  36. «"Errenteria Hiria" Ipuin Lehiaketako XXXII. Edizioko irabazleak» www.ereintza.com (Ordizia) (kontsulta data: 2024-11-29).
  37. «Literatur lehiaketak baditu sarituak - Lasarte-oria» Txintxarri.eus (Lasarte-Oria) (kontsulta data: 2024-11-29).
  38. «Aintzane Usandizaga eta Karmele Mitxelena izan dira 27. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak» zumaia.eus (Zumaiako Udala) (kontsulta data: 2020-07-29).
  39. Gordexola Harana Ipuin Lehiaketako XXVIII. Edizioko Irabazleak. Gordexolako Udala.[Betiko hautsitako esteka]
  40. ISBN https://www.durango-euskaraz.eus/fitxategiak/fckeditor/file/Irabazleak2017%20web.pdf..
  41. «Karmele Mitxelena, Arixen Unanue eta Maialen Gonzalezentzat Antia literatur lehiaketako sari nagusiak» Berrittu (Urnietako udala): 6. 2017-05-25 (kontsulta data: 2020-07-29).
  42. «Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketa» www.facebook.com (kontsulta data: 2020-07-29).
  43. «Karmele Mitxelena eta Iñigo Legorburu garaile literatur sarietan» Bidasoko Hitza 2018-12-18 (kontsulta data: 2024-11-29).
  44. «XXXVII. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketak baditu saridunak» azkoitia.eus (Azkoitia) (kontsulta data: 2023-02-24).
  45. «2019ko idazle irabazlea: KARMELE MITXELENA ETXEBESTE» Peru Abarka Album Lehiaketa 2019-04-23 (kontsulta data: 2020-07-29).
  46. XL. ERRENTERIA HIRIA IPUIN LEHIAKETAREN SARI BANAKETA. .
  47. «Karmele Mitxelenak, Irati Etxeberriak eta Irene Albizuk irabazi dute Antia literatur lehiaketako sari nagusia - Urnieta» Aiurri.eus (kontsulta data: 2023-02-24).
  48. «Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren azken urteetako lanik onenak» Nontzeberri 2023-09-12 (kontsulta data: 2024-11-29).
  49. «Karmele Mitxelenak irabazi du Mikel Zarate saria» Berria 2022-06-29 (kontsulta data: 2024-11-29).
  50. Imaz, Andoni. «Karmele Mitxelenak eta Iñaki Cidek irabazi dituzte Donostia Hiriko Kutxa sariak» Berria (kontsulta data: 2022-09-12).
  51. Berria. (2023-11-03). «Karmele Mitxelenak eta Goio Ramosek irabazi dute Augustin Zubikarai saria» Berria (kontsulta data: 2023-11-03).
  52. «Karmele Mitxelenak eta Luis Gardek jaso dute Espainiako Kritikaren Saria» Berria 2025-04-26 (kontsulta data: 2025-04-28).
  53. Press, Europa. (2025-06-04). «Karmele Mitxelenak irabazi du Mikel Zarata haur literaturako saria, 'Benetako zirkua' lanarekin» www.europapress.es (kontsulta data: 2025-06-04).
  54. «marrubizko uda. Karmele Mitxelena Etxebeste / Alex Orbe Ferreiro. Elkar.eus» www.elkar.eus (kontsulta data: 2023-11-02).
  55. Imanol, Saiz(e)ko. (2024-04-03). «'Aitona Floren', Karmele Mitxelena oiartzuarraren azkena» Oarsoaldeko Hitza (kontsulta data: 2024-04-04).
  56. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Dardarak - Karmele Mitxelena Etxebeste» www.txalaparta.eus (kontsulta data: 2024-04-23).
  57. Txantiloi:Eus Mitxelena, Karmele. (2024). Erraldoi erraldoiak. 1545, https://1545.eus/produktua/erraldoiak/ or. ISBN 978-84-127245-4-7..
  58. Mitxelena Etxebeste, Karmele. (2024). Gau beltz on. 1545 ISBN 978-84-127245-9-2..
  59. Mitxelena Etxebeste, Karmele. (2024). Zoriona, edo antzeko zerbait. Elkar ISBN 978-84-1360-445-9..
  60. «Pentsatzen dut» Oarsoaldeako hitza.
  61. «Laburbira» Irudienea (kontsulta data: 2025-03-22).
  62. «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala» issuu.com 2019-09-11 (kontsulta data: 2023-08-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]