Edukira joan

Augustin Zubikarai Saria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Augustin Zubikarai saria» orritik birbideratua)
Augustin Zubikarai Saria
Jatorria
Sortzailea(k)Ondarroa eta Elkar
Sorrera-urtea2001
Honen izena daramaAugustin Zubikarai
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara

Augustin Zubikarai nobela laburren saria Ondarroako udalak eta Elkar argitaletxeak Augustin Zubikarai idazlearen omenean antolatzen duten literatur saria da.

Urteroko maiztasunez egiten da, nahiz eta hainbat urtetan epaimahaiak saririk ez ematea erabaki duen. Irabazten duen nobela laburra Elkar argitaletxearen eskutik argitaratua izateaz gain, egileak diruzko sari bat ere eskuratzen du. 2001ean hasi ziren ematen, lehen irabazlea Alberto Ladron Arana idazle iruñearra izan zelarik.

2010eko deialditik aurrera, saria formatuz aldatu zen, bi aldaketa nagusi egin zirelarik: alde batetik, saria beka bihurtu zen, dagoeneko bukatutako nobelak saritu beharrean proiektuak saritzea erabaki zelarik. Bestalde, genero aldaketa bat ere burutu zen, nobela laburretik eleberrira aldatuz.

Sarituen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]