Karnali ibaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Karnali
K'ung-ch'iao Ho (ch) Karnali (ne) Ghaghara (hi)
Karnali river.JPG
Datu orokorrak
Luzera 1.080 km
Geografia
Koordenatuak 25° 45′ 11″ N, 84° 39′ 59″ E / 25.753055555556°N,84.666388888889°E / 25.753055555556; 84.666388888889Koordenatuak: 25° 45′ 11″ N, 84° 39′ 59″ E / 25.753055555556°N,84.666388888889°E / 25.753055555556; 84.666388888889
Herrialdea India, Txinako Herri Errepublika eta Nepal
Lurraldea Bihar
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 127.950 km²
Arro hidrografikoa Ganges Basin Itzuli
Bokalea Ganges
Mendizaletasuna

Karnali edo Ghaghara ibaia (nepaleraz Karnali edo Kauriala, txineraz K'ung-ch'iao Ho, Indian Gogra edo Ghaghara). Karnali izenak ur turkesa esan nahi du.

Sorrera eta ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ganges ibaiaren adar handienetako bat da eta Nepalgo hiru ibai arro nagusietan mendebalderen dagoena. 1080 km-ko luzera du eta bere arroaren azalera 127.950 km²-koa da.

Tibeten[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tibeteko Manasarovar lakuan du sorrera, Txina, Nepal eta Indiaren arteko muga hirukoitzetik gertu. 3.962 metrotan du iturburua eta bide motza egin ondoren Burang herrian sartzen da Nepalen.

Nepalen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karnali Gunean sartzen da eta Erdi-mendebaldeko eskualdea eta Mendebaldeko Urruneko eskualdearen artean zabaltzen da ibaiaren arroa. Hainbat ibaiadarrek isurtzen dituzte beren urak Karnali ibaia, mendebaldetik Doti ibaiak eta ekialdetik Seti ibaiak. Siwalik mendiak pasa ondoren ibaia kanal ugaritan banatzen da eta aurrera egin ahala bi adar nagusi sortzen doaz, Geruva ezkerrean eta Kauriala eskuman.

Indian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uttar Pradesh estatuan sartzen dira Karnali ibaiaren adar biak baina muga pasa eta berehala egiten dute bat Ghaghara ibaia sortuz. Bihar estatuko mugatik gertu Ganges ibaiarekin elkartzen da.

Glaziarrak eta aintzirak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Himalaia nepaldarrean 3.252 glaziar daude eta 2.323 aintzira (3.500 metroko altueratik gora). Hauetatik herena Karnali ibaiaren arroan aurkitzen dira, zehazki esanda 1.361 glaziar eta 907 aintzira, 1.740,22 km²-ko azalera hartzen dutelarik eta 127,72 km³-ko izotz bolumena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]