Ganges

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Koordenatuak: 22°05′00″N 90°50′00″E / 22.0833°N 90.8333°E / 22.0833; 90.8333
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ganges
Datu orokorrak
Garaiera9 m
Motaibai
Luzera2.525 km
EponimoaGanga (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak22°05′00″N 90°50′00″E / 22.0833°N 90.8333°E / 22.0833; 90.8333
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera1.060.000 km²
Arro hidrografikoaGanges Basin (en) Itzuli
Ur-emaria12.000 m³/s
IturburuaGangotri Glacier (en) Itzuli
(7.756 m)
Bokalea
()
Bengalako golkoa

Ganges[1] (hindiz, maratheraaz, bengaleraz, nepaleraz: गंगा edo Gaṅgā) Indiako azpikontinentearen ibai nagusienetako bat da. Bere 2.510 km ibilbidea Gangotri glaziarean hasten da, Himalaian, gero behin Indo-gangear ordokia zeharkatuta, delta bat sortzen du Bengalako golkoan ahoratzeko Bangladeshen. Bere arroa munduko populatuenetariko bat da eta hinduismoan ibai sakratua da: Ganga jainkosa.

Hain ibai inportantea da Indian non Jawaharlal Nehruk Discovery of India bere liburuan idatzi zuen:

« Gangesaren historia, bere iturritik itsasora, aintzinetik gaur egunera, Indiako zibilizazioa eta kulturaren historia da, inperioen hasiera eta bukaera, hiri handi eta harroak, gizonaren balentriak… »

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ganges Himalaian du iturri, behin sei ibai bilduta: Alaknanda, Dhauliganga, Mandakini (bitan), Pindar eta Bhagirathi, jadanik Ganges bihurtua Uttarakhand estatuan. Korronte nagusia Bhagirathi da, Gangotri glaziarra, 7.756 metrotara jaioa.

200 km Himalaia zeharkatu ondoren, Haridwar herri sakratura doa. Hemen Ganges ubidea hasten da, Yamuna bere ibaiadar nagusiarekin lotzen zaiona. Gero Kanpur eta Allahabad zeharkatzen ditu. Allahabaden Jamuna ibaiarekin bilgunea dago (Sangam) hinduismoaren leku sakratua.

Gero ibaiadar asko batzen zaizkio (Kosi, Son, Gandak eta Ghaghra) Mirzapur, Varanasi, Patna eta Bhagalpur herriak zeharkatzen. Hemendik hegoalderako bidea hartzen du Bangladeshera non Brahmaputra ibaiadarrekin lotzen da azkenean 350 km zabaleko deltan bukatzeko Bengalako golkoan.

Esaera erlijiosoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ganges Rig Vedan agertzen da, lehendabiziko Hindu izkribuak. Adibidez, Rig Veda 10.75ean eta RV 6.45.31an.

Ibai sakratua da Ganges. Hinduismoan jainkosatzat dute ibaia eta bere uretan bainu bat hartzeak bekatuen barkamena eta salbazio esan nahi du. Horrexegatik batzuetan hildakoen hautsak ibaira botatzen dituzte.

Bere ertzetan, zenbait jaialdi erlijioso egiten dira, hala nola, Kumbh Mela edo Chhat Puja.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohitura erlijiosoek eta bere bazterretan bizi den jende mordoak zeharo kutsatu dute Gangesen ura, adibidez Schistosoma mansoni edo faecal coliforms bakteriak ugari dira.

Gainera 2007ko Nazio Batuetako Klimaren Txostenak esan du 2030erako desagertuak izango direla Himalaiako glaziare handiak eta Ganges montzoiaren menpean egongo da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]