Karnauba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karnauba
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaArecales
FamiliaArecaceae
GeneroaCopernicia
Espeziea Copernicia prunifera
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakKarnauba-argizari

Karnauba[1] (Copernicia prunifera; portugesez: carnaúba) Arecaceae familiako palmondoa da, ipar-ekialdeko Brasilen jatorria duena. Ceará estatuko ikurra da.

Helduak direnean 15 metroko altuera ere badute. Erabilera ugari ditu: sustraiek balio medizinala dute eta diuretiko eraginkorrak dira; fruituak oso aberatsak dira mantenugaietan eta animalien elikadurarako erabiltzen dira; enborrak kalitate oneko egurra du, eraikuntzan erabiltzen dena. Karnauba-argizaria hostoetatik biltzen da, eta aplikazio ugari ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Zurgintza Hiztegia] [2021]: Karnauba-argizari

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Landare Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.