Karpas penintsula

Koordenatuak: 35°31′40″N 34°16′38″E / 35.527756°N 34.277344°E / 35.527756; 34.277344
Wikipedia, Entziklopedia askea
Karpas penintsula
Datu orokorrak
Garaiera281 m
Motapenintsula
Azalera898 km²
Geografia
Map
Koordenatuak35°31′40″N 34°16′38″E / 35.527756°N 34.277344°E / 35.527756; 34.277344
UTC orduaEkialdeko Europako Ordua
Onartu gabeko estatuak Ipar Zipreko Turkiar Errepublika
District of Northern Cyprusİskele District
Ur-gorputzaMediterraneoa
Urrezko hondartza.
Kantara gaztelua.
Andres apostoluaren monasterioa.

Karpas penintsula (grezieraz: Καρπασία, Karpasia, turkieraz: Karpaz) Zipre uhartearen ekialdean dagoen penintsula luze eta estua da, uharteko egitura geografiko nabarmenetakoa. Famagustako barrutiaren barnean dago, eta 1974. urtetik aurrera Ipar Zipreko Turkiar Errepublikak kontrolatzen du[1].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpas penintsulak 898 km2-ko azalera hartzen du, Ipar Zipre guztiaren %27a hain zuzen ere, baina populazio dentsitate txikia du, 26 biztanle/km2 baino ez. Penintsulako hiri handiena Rizokarpaso bada ere (2.349 biztanle) penintsularen barrenean dagoen Trikomo (grezieraz: Τρίκωμο, turkieraz: Yeni İskele) da eskualdeko hiriburua. Penintsularen muturrean Apostolos Andreas lurmuturra dago.

46 hondartza daude Karpas penintsulan, hauetako batzuk egiazko kareta (Caretta caretta) eta dortoka berdearen (Chelonia mydas) ugalketa tokiak dira[1]. Urrezko hondartza (grezieraz: Χρυσή Ακτή, turkieraz: Altın Kumsal) Rizokarpasotik 15 kilometrotara dago eta 3.700 metrotako luzera dauka. Zipreko hondartza politena eta isolatuena kontsideratzen da, baina turismoa haraino ere iritsi da dagoeneko[2].

Jarduera ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpas penintsulako jarduera ekonomiko nagusiak nekazaritza, arrantza, ehiza eta mikro-turismoa dira.

Eskualdearen ingurune baldintza oparoei esker Karpaseko nekazariek fruitu eta barazki aniztasun handia ekoizten dute baina kasurik gehienetan norberaren kontsumorako dira, gehienez ere eskualdeko merkataritzarako. Barazki aipagarriena turkieraz karpuz esaten dioten angurri berezia da.

Karpas penintsula malkartsua izanik giza okupazio handirik ez du izan kostaldeak, ezta penintsula estaltzen duen basoak ere. Basoetan ehiza praktikatzen da eta kostalde arrokatsuko ur garbietan mero zuria (turkieraz: orfoz) eta Epinephelus arraina (turkieraz: lahos) arrantzatzen dira.

Fauna eta flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpas penintsulan 1.600 landare espezie zerrendatu dira, hauetako 22 endemikoak. 1.000 metrotako altuera hartzen duen mendikatea basoak estaltzen du, pinuak eta altzifreak batez ere[1].

Hegaztien 350 espezie identifikatu dira, hauetati zazpi endemikoak eta narrastien eta anfibioen zerredak 26 animalia zehaztu dira[1].

Karpaseko astoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpaseko astoa edo Zipreko astoa Karpas penintsulan aske bizi den asto arraza da. Bi aldaera ditu, ilaje iluna eta sabel zuria duena, Europatik etorria, eta grisa eta txikiagoa, Afrikatik etorria. Guztira 2.200-2.700 asto inguru daude. 1974. urtean turkiarrek eskualdea inbaditu eta greziar jatorriko nekazariek hegoalderantz jo zutenean astoak bertan utzi zituzten eta hauek basati bihurtu ziren. Asto hauek babesteko indarrak batu dituzte Karpaseko nekazari turkiarrek eta greziarrek[3].

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d «Karpas (Karpaz), Cyprus - cypnet.co.uk» www.cypnet.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
  2. «Nangomi Beach, Karpas, North Cyprus» www.cypnet.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
  3. (Ingelesez) Donkey campaign unites Cypriots. 2008-04-22 (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
  4. «The DHAVLOS Home Page» www.kypros.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
  5. «Apostolos Andreas Monastery - Karpas, North Cyprus» www.cypnet.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).
  6. (Ingelesez) «Church – Cathedral – Basilica – Chapel - AGIOS PHILON CHURCH - ANCIENT CITY OF KARPASIA - Rizokarpaso - Dipkarpaz» www.petitfute.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]