Angurri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Angurri
Taiwan 2009 Tainan City Organic Farm Watermelon FRD 7962.jpg
Sailkapen zientifikoa

Angurria edo sandia (Citrullus lanatus) Citrullus generoko eta Cucurbitaceae familiako landare-espezie bat da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angurri hazigabea

Adituek angurriaren jatorria Afrika dagoela uste dute, Hegoafrikan hain zuzen ere. Angurri-hazi zaharrenak Egipton aurkitu izan dira eta k. a. 4.000 eta 5.000 urteen artekoak omen dira.

Hostoak handiak ditu eta loreak horiak. Meloiaren antza baina mami gorria eta hazi beltzak ditu.

Angurriaren fruituak 4-8 kilokoak izan ohi dira, eta handienak (Carolina cross kultibarrarenak) 129 kilo izatera irits daitezke. Angurrien forma oso aldakorra da, esferikotik luzangaraino; azala leuna da eta zainduna izan daiteke. Mami gorri kolorekoa dauka, trinkoa, ehundura sendokoa eta zapore gozokoa.

Angurri landarea monoikoa da, hau da, lore arrak eta emeak ditu ale berean. Lore distiratsu eta koloretsuak dauzka, baina bizitza laburrekoak: zenbaitetan egun batez besterik ez dira irekitzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Angurri Aldatu lotura Wikidatan