Karpatoetako Parke Natural Nazionala

Koordenatuak: 48°18′00″N 24°35′00″E / 48.3°N 24.5833°E / 48.3; 24.5833
Wikipedia, Entziklopedia askea
Karpatoetako Parke Natural Nazionala
KokalekuaIvano-Frankivskeko oblasta, Ukraina
Koordenatuak48°18′00″N 24°35′00″E / 48.3°N 24.5833°E / 48.3; 24.5833
Karpatoetako Parke Natural Nazionala is located in Ukrania
Karpatoetako Parke Natural Nazionala
Karpatoetako Parke Natural Nazionala
Karpatoetako Parke Natural Nazionala (Ukrania)
Azalera515,7 km²
IzendapenaNatura-parke nazional
IUCNren babesaII. maila: parke nazional
Sorrera1980
Webguneahttps://karpatskyi-park.in.ua/

Karpatoen Parke Natural Nazionala (ukraineraz: Карпатський національний природний парк) Ukrainako Ivano-Frankivskeko oblastan dagoen parke nazional babestua da. Parkea 1980ko ekainaren 3an izendatu zen, Karpatoen paisaiak eta izadia babesteko asmoz. Gune administratiboa Yaremche hirian dago.[1] Parke hau Ukrainako parke nazionaletako lehena eta herrialdeko parke nazional handienetako bat da. Parkea helmuga turistiko garrantzitsua da, eta bere paisaiak zeharkatzen dituzten 50 bidezidor inguru ditu.[2] Lurraldean monumentu asko daude, bestetik.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkeak 515.7 km²-ko eremua du, eta horietatik 383.4 km²-k debekatuta dute jarduera ekonomiko oro. Parkea hartzen duen eremua Nadvirna eta Verkhovynako raionen artean dago, Ivano-Frankivskeko oblastaren hego-mendebaldean eta Transkarpatiakorekin mugatuta.

Parkea Ukrainako Karpatoen gunerik garaienean dago, Prut ibaiaren (iturriak parkean daude) eta Black Cheremosh ibaien arroen ekialdeko maldetan. Hoverla mendia da (parkearen mugan dago, Verjovyna raionan) Ukrainako goragune handiena (2061 m).

Huk ur-jauzia, 84 metroko erorketarekin, Ukrainako karpatoetako jauzi handiena duen ur-jauzia da. Glaziar jatorriko bi laku daude.

Flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkearen inguruan Alpeetako belardiak eta basoak daude. Parkeko hiru zuhaitz-espezie ohikoenak izei zuria, pago arrunta eta picea dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]