Kaskak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brontze Aroan Anatolia zeuden erresumak eta jendeak. Kaska jendea iparraldean dago.

Kaskak edo gasgak[1][2] Brontze Aroko herri ez-indoeuroparra ziren, sailkatu gabeko hizkuntza bat hitz egiten zuena eta Ekialdeko Pontikoko Anatolia menditsuan bizi zena.[oh 1][3][oh 2] Anatolia ekialdean zegoen Hititen erdigunea zen eskualdea eta Itsaso Beltzaren artean bizi ziren, eta Hitita Inperioa zona horretara ez zabaltzeko arrazoia izan zitekeen. Batzuetan, erregistro grekoetako Caucones herriarekin identifikatzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaskak, ziurrenik Marmarako itsasoko ekialdeko kostaldean sortu ziren.[4]

Kaskak lehen aldiz agertzen dira Hititen otoitza-inskripzioetan, Hantili II.aren erregealdian, K.a. 1450. urtean, eta Nerik hiri santuaren hondakinetan sartu zirela esaten du.[5] Hantiliren semearen erregealdian, Tudhaliya II.a (K.a. 1430), haien aurka jo zuen. Bere ondorengoak, Arnuwanda I.ak otoitz bat osatu zuen jainkoek Nerik hiria inperiora itzul zezaten; Kamamara eta Zalpuwa ere aipatu zituen, aurretik hititenak izan zirelako, baina orain kasken esku zeudela esateko.[6] Arnuwanda I.a kaska tribu batzuei zergak jarri zizkien .

Arnuwanda eta Suppiluliuma I erregeen artean (K.a. 1330 inguruan), Masat Höyük-en aurkitutako eskutitzen arabera, otiek kasken laboreak jan zituzten. Kaska gosetiak Hayasa -Azzi eta Isuwarekin elkartu bide ziren ekialdean, baita Hititen beste etsai batzuekin ere, eta Hattusa, hititen hiriburua, erre egin zuten erabat. Agian Sapinuwa hititen bigarren mailako hiriburua ere erre zuten. Suppiluliumaren biloba zen Hattusili III.ak K.a. XIII. mendearen erdialdean idatzi zuen esateko, egun haietan kaskek "Nenassa bere muga bilakatu zuten" eta Azzi-Hayasako aliatuek gauza bera egin zutela Samuha hiriarekin.

Amarnaren eskutitzetan (XIV. mendea), Amenhotep IIIak Arzawako Tarhunta-Radu erregeari idatzi zion "Hattusa herrialdea" birrinduta zegoela esanez, eta, gainera, kaska horietako batzuk bidaltzeko eskatu zion Arzawari.[7] Hititek ere kaskak errekrutatzen zituzten beren armadan. Kaskek, soldadu edo mertzenario ibiltzen ez zirenean, zerriak hazi eta oheko arropa ehuntzen zuten, hau da, ia aztarnarik uzten ez duten ekoizpenak.[8]

Tudhaliya III.ak.ak eta Suppiluliumak (c. K.a. 1375–1350 ) Samuhan jarri zuten gortea eta Azzi-Hayasa inbaditu zuten handik. Kaskek esku hartu zuen, baina Suppiluliumak garaitu egin zituen. Suppiluliumak eskualdea erabat baketu ondoren, Tudhaliya eta Suppiluliuma Hayasara joan eta hura garaitzeko aukera izan zuten. Kasken hamabi tribu inguru elkartu ziren Piypili izeneko buruzagi batekin, baina Piypili ezin izan zuen Suppiluliuma garaitu. Azkenik, Tudhaliyak eta Suppiluliumak Hattusa berreskuratu zuten hititentzat. Baina Kaskak mehatxu izaten jarraitu zuten, bai barruan, bai kanpoan. Guda-zelaian 9.000 gerlari eta 800 eramateko gai ziren.[9]

Arnuwanda II.aren erregealdiko izurritearen unean (K.a. 1323 inguruan), hititak beldur ziren izurriteaz baliatuko ote ziren. Hannutti komandante beteranoa Ishupittara joan zen, baina han hil zen. Arnuwanda ere hil egin zen eta bere anaia eta ondorengoa, Mursili IIak, bere urte-liburuetan idatzi zuen kasken matxinada suntsitu zuela. Hurrengo hamarkadatan, kaskak eraso txikiagoak egiten jarraitu zuten.

Kaskak lehen aldiz elkartu ziren Tipiyako Pihuniyaren gidaritzapean, eta hark "errege gisa gobernatu" zituen Hittitek erregistroetan idatzi zutenaren arabera. Pihhuniyak Istitina hartu eta Zazzissarantz jo zuen. Baina Mursilik indar hori garaitu eta Pihuniya Hattusara preso eraman zuen. Mursili defentsa-estrategia bat antolatu zuen, Devrezen iparraldeko mugako gotorleku-kate bat eraikiz.[oh 3] Hala ere, XIII. mendearen hasieran, Mursiliren semea zen Muwatalli II.a errege zenean, kaskek Hattusa arpilatu zuten. Muwatallik Kaskak soldadu gisa errekrutatzeari utzi zion, hiriburua hegoaldera eraman zuen, Tarhuntassara eta bere anaia, Hattusili III.a izango zena, iparraldeko muga gobernatzera bidali zuen. Hattusilik kaskak garaitu zituen Nerik hiria berreskuratzeko punturaino, eta erresumaren kargu egin zenean, hiriburua Hattusara itzuli zuen.

Itamar Singer hititen historian aditua den historialariaren arabera, kaskak eta hattiarrak jende beraren adarrak dira. Hititek hattiarrak asimilatu eta kaskak, ordea, beren lurralde zaharreko periferiara bultzatu zituzten.[10]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. š hititeraz idatzitako izenetan erabiltzen den konbentzioa da, /s/ soinua adierazteko. Kirkuken aurkitutako, akadieraz idatziko idazki hurritar batean, Kaska aipatzen denean, ustaren zati bat izendatzeko erabiltzen da, hain zuzen ere, zordun bati zor zaioan moztutako lehen zatia: E. A. Speiser (1932): "New Kirkuk Documents Relating to Security Transactions", Journal of the American Oriental Society 52.4 (1932ko abendua:350-367), batez ere, 362 eta ondornego orr. Bestalde,, Kašku Hattiko hizkuntzan, ilargiaren jainko baten izena zen, eta hizkuntza hori izan zen, hain zuzen, Nerik hirian hitz egiten zen lehen hizkuntza ezaguna. )
  2. Roger Matthewsek ohartarazi du: "Historikoki ezagunak badira erre, kaskarrak ia ezezagunak dira arkeologian". "Landscapes of Terror and Control: Imperial Impacts in Paphlagonia" Near Eastern Archaeology 67.4 (2004ko abendua:200-211) batez ere.202 eta ondorengo or.
  3. "Devrez-Dahara-tik iparraldera eta mendebaldera, oso gune hitita gutxi aurkitu dira," Roger Matthews arkeologoak hori azaldu zuen bere arkeologia miaketa arkeologikoaren proiektuan: Paphlagonia field survey (Matthews 2004:204).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Edwards, I. E. S.; Gadd, C. J. ; Hammond, N. G. L. eta Sollberger E. (Arg) (1973): The Cambridge Ancient History. Cambridge University press, 660 or. https://doi.org/10.1017/CHOL9780521082303
  2. Revera (zuz), Antonio. (1999). «Hititak eta pertsiarrak» Lur Entziklopedia. Tematikoa. Historia. (Eusko Jaurlaritza Hezkuntza; Lur argitaletxea): 60. ISBN 8770994220. (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  3. Mallory, J. P. eta Adams, D. Q. (Arg) (1997): "Armenians origins", Encyclopedia of Indo-European Culture, 29. or.
  4. Toumanoff, Cyrille (1963). Studies in Christian Caucasian History, 55–56 or. Georgetown University Press.
  5. Matthews, R. (2004): ‘Landscapes of terror and control. Imperial impacts in Paphlagonia’, Near Eastern Archaeology (NEA), 67: 200−11, 206 or. ISSN 1094-2076
  6. Information about the Hittites - Hittite History. 2007ko urtarrilak 17.
  7. J. David Hawkins. (2009). The Arzawa letters in recent perspective. British Museum, 77 or..
  8. Matthews (2004): batez ere 202 eta ondorengo or.
  9. (Ingelesez) Glatz, Claudia; Matthews, Roger. (2005eko abuztua). «Anthropology of a Frontier Zone:Hittite-Kaska Relations in Late Bronze Age North-Central Anatolia» Bulletin of the American Schools of Oriental Research (The American Schools of Oriental Research, Boston University) 339: 56.  doi:10.1086/BASOR25066902..
  10. Singer, I. (2007). "Who were the Kaska?", Phasis, Greek and Roman Studies, 10(1), Tbilisi State University,  166-181 or. ISSN: 1512-1046. E-ISSN: 2346-8459

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]