Katafora

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Katafora (grezieratik: grezieraz: Kαταφορά, 'beherantz daroana'; Kατα, 'beherantz', φορά 'eramaten duena') figura erretoriko bat da, hau da, adierazpeneko, diskurtsoko edo erretorikako baliabide bat, geroago aipatuko den erreferente baten aurrerapena egiten duena, edo geroago aipatuko den erreferente baten ordezkapen aurreratua.

Esaterako:

  • Zera adierazi nahi zuen: lanak bukatu bezain laster etorriko zela.
  • (Honako) hau esan zigun: guretzat zenbait albiste zekartzala.
  • Zientzialaria agertu zenean inork ez zekien zientzialari hura geroago Nobel Saria irabaziko zuen Einstein jauna zela.
  • Hona hemen herri batzuen izenak: Altsasu, Urdiain, Arbizu.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]