Edukira joan

Juan Garzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Garzia Garmendia» orritik birbideratua)
Juan Garzia

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaLegazpi1955eko otsailaren 8a (70 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Inguma: juan-garzia-garmendia Literaturaren Zubitegia: 69
  Hamlet (Shakespeare)
Fitxategi:0
Audioa
Juan Garzia itzultzailea Shakespeareren "Hamlet" obrako pasartea irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2012
BildumaUrrezko Biblioteka
ISBN978-84-9027-006-6
ItzultzaileaJuan Garzia
  Ostegun izan zen gizona (Maupassant)
Fitxategi:0
Audioa
Juan Garzia itzultzailea Gilbert Keith Chestertonen "Ostegun izan zen gizona" liburuko pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data1997
BildumaLiteratura Unibertsala
ItzultzaileaJuan Garzia

Juan Garzia Garmendia[1] (Legazpi, Gipuzkoa, 1955eko otsailaren 8a) euskal idazlea, euskalaria eta itzultzailea da. Filologia ikasi ondoren, irakasle aritu da urte askoan. Gaur egun erretiratuta dago. EHUko Euskara Zerbitzuan lan egin zuen zenbait urtez, eta lanpostu horretatik Zientzia Irakurle Ororentzat (ZIO) bilduma zuzendu zuen. Bi anaia ditu, Joxerra Garzia idazle eta irakaslea, eta Alberto Santos Garzia kazetaria.

Itzulpengintzako Euskadi Saria eman diote bi aldiz: 1999an, Jorge Luis Borgesen Ipuin hautatuak liburuagatik, eta 2015ean, William Shakespeareren Sonetoak disko-liburuagatik.

Itzulpengintzan egindako lanez gain, gramatikari eta estiloari buruzko entsegu batzuk ere argitaratu ditu.[2][3][4][5][6]

2013an Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen.[7]

Filologia ikasketak egin zituen Donostian eta Bartzelonan. Geroztik, irakasle jardun du hainbat urtez eta literatura itzulpen ugari egina da. Melville, Borges, Chesterton, Shakespeare, Primo Levi, Schwob, Beckett eta Rulforen obrak euskaratu ditu, besteak beste. 1999an, literatura itzulpen onenaren Euskadi saria irabazi zuen Jorge Luis Borgesen Ipuin hautatuak lanarekin.

Harenak dira halaber Akaso (1987)[8] ipuin bilduma eta Itzalen itzal (1993)[9] eta Fadoa Coimbran (1995)[10] narrazio-lanak. Haur eta gazte literaturan, Antonio Maria Labaien saria eskuratu zuen 1994an, Sudur puntan mundua[11] lanagatik. Herri Ardularitzaren Euskal Erakundearen (HAEE-IVAP) Institutuan itzulpengintza-irakasle jardun zuen denboraldi batez eta 1997an, Joskera lantegi[12] liburua argitaratu, euskararen sintaxia hizpide zuela. Urte hartan bertan, Txirritaren baratzea Norteko trenbidetik[13] saiakera argitaratu zuen.

  • Txirritaren baratzea Norteko trenbidetik (1997, Alberdania)[13]
  • Joskera lantegi (1997, IVAP)[2]

Haur eta gazte literatura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Sudur puntan mundua (1995, Alberdania)[11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Abizena Garzia idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Gartzia onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. a b Garzia Garmendia, Juan, 1955-. (D.L. 1997). Joskera lantegi. IVAP ISBN 84-7777-177-4. PMC 431666827. (kontsulta data: 2020-11-29).
  3. Garzia Garmendia, Juan, 1955-. (2005). Kalko okerrak. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 84-457-2298-0. PMC 433603827. (kontsulta data: 2020-11-29).
  4. Garzia Garmendia, Juan.. (2014). Puntuazioa egoki erabiltzeko gida : oinarriak, jarraibideak eta aholkuak. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco PMC 932797831. (kontsulta data: 2020-11-29).
  5. Garzia Garmendia, Juan.. (2015). Esaldiaren antolaera : funtzio informatiboak gako. Universidad del País Vasco ISBN 978-84-9082-086-5. PMC 921843013. (kontsulta data: 2020-11-29).
  6. Garzia Garmendia, Juan, 1955-. (2017). Esaldiak josten : anaforak, lokailuak, aditz-isiltzea, sasimenderakuntza, nominalizaziozko joskera, esaldi-adjektiboak, joskeren aukera, puntuazioa elkargailu. Eukal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-9082-731-4. PMC 1021863218. (kontsulta data: 2020-11-29).
  7. «Euskaltzaindiak hamalau euskaltzain urgazle izendatu ditu» Berria 2013-02-25.
  8. a b Garmendia, Juan Garzia. (1987*). Akaso. Erein ISBN 978-84-7568-189-4. (kontsulta data: 2025-06-16).
  9. a b Garzia Garmendia, Juan. (1994). Itzalen itzal. Alberdania ISBN 978-84-88669-01-8. (kontsulta data: 2025-06-16).
  10. a b Garzia Garmendia, Juan. (1995). Fadoa Coimbran. Alberdania ISBN 978-84-88669-30-8. (kontsulta data: 2025-06-16).
  11. a b Garzia Garmendia, Juan. (1994). Sudur puntan mundua. Alberdania ISBN 978-84-88669-09-4. (kontsulta data: 2025-06-16).
  12. Garzia Garmendia, Juan. (1997). Joskera lantegi. IVAP ISBN 978-84-7777-177-7. (kontsulta data: 2025-06-16).
  13. a b Garzia Garmendia, Juan. (1997). Txirritaren baratzea Norteko trenbidetik. Alberdania ISBN 978-84-88669-51-3. (kontsulta data: 2025-06-16).
  14. Garzia Garmendia, Juan. (1991). Gabonak Gubbio-n. Kutxa ISBN 978-84-7173-194-4. (kontsulta data: 2025-06-16).
  15. Garzia Garmendia, Juan. (1996). Pernixio. Erein ISBN 978-84-7568-619-6. (kontsulta data: 2025-06-16).
  16. Shakespeare, Willian. Uda gau bateko ametsa. .
  17. Shakespeare, William. (2014). Sonetoak: Zeru Horren Infernuak. Atzarna ISBN 978-84-617-1327-1. (kontsulta data: 2025-06-16).
  18. Wagensberg, Jorge. (2007). Formen matxinada. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-8373-989-1. (kontsulta data: 2025-06-16).
  19. «William Shakespeare - Hamlet» www.armiarma.eus (kontsulta data: 2025-06-16).
  20. Rulfo, Juan. (2001). Pedro Páramo. Ibaizabal ISBN 978-84-8325-497-4. (kontsulta data: 2025-06-16).
  21. «Marcel Schwob - Bizi alegiazkoak» www.armiarma.eus (kontsulta data: 2025-06-16).
  22. Beckett, Samuel. (2001). Godoten esperoan. Alberdania ISBN 978-84-95589-16-3. (kontsulta data: 2025-06-16).
  23. James, Henry. (2000*). Aspernen paperak. Igela ISBN 978-84-87484-37-7. (kontsulta data: 2025-06-16).
  24. Borges, Jorge Luis. (1998). Ipuin hautatuak. Ibaizabal ISBN 978-84-8325-208-6. (kontsulta data: 2025-06-16).
  25. Levi, Primo. (1998). Sistema periodikoa. Alberdania ISBN 978-84-88669-63-6. (kontsulta data: 2025-06-16).
  26. «G.K. Chesterton - Ostegun izan zen gizona» www.armiarma.eus (kontsulta data: 2025-06-16).
  27. Shakespeare, William. (1995). Soneto hautatuak. Alberdania ISBN 978-84-88669-21-6. (kontsulta data: 2025-06-16).
  28. Melville, Herman. (1991*). Bartleby izkribatzailea. Erein ISBN 978-84-7568-319-5. (kontsulta data: 2025-06-16).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]