Kataluniako prozesu subiranistari egindako epaiketaren epaiaren aurkako protestak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kataluniako prozesu subiranistari egindako epaiketaren epaiaren aurkako protestak
El Prat aireportuaren hartzea, 2019ko urriaren 14ean
Motamanifestazioa, desobedientzia zibila, erresistentzia zibila, itxialdiak, greba orokorra
Data2019ko urriak 14 – (bi aste eta lau egun)
KokapenaKatalunia, Katalan Herriak
ZergatiaKataluniako prozesu subiranistaren kontrako auzia
Zauritu-kopurua639 [1]
Atxilotu-kopurua>300 [2]

Kataluniako prozesu subiranistari egindako epaiketaren epaiaren aurkako protestak Katalunian, 2019ko urriaren 14tik aurrera emandako mobilizazio-multzo bat izan zen, 20907/2017 Auzi Bereziaren epaiaren argitarapenaren aurkako erantzun gisa.

Katalunian, erantzun politikoa kale-mobilizazioa deitzera mugatu zen bitartean,[1] jendarte sozialaren erantzuna askoz nabariagoa izan zen, epaiaren aurkako erantzunerako sorturiko Tsunami Democràtic buru zen mobilizazioari hasi emanez, zeinetan ANC-k, Òmnium Cultural-ek eta CDR-ek ere parte hartu zuten.[2] Lehen astean zehar mobilizazioak oso jendetsuak izan ziren, bereziki aipagarriak direlarik lehen asteko osteguneko ikasle-mobilizazioak zein ostiraleko greba orokor zein Askatasunaren Aldeko Martxen Bartzelonarako iristea. Errepide-mozketak etengabeak izan ziren eta, egunean zehar manifestazioak baketsuak baziren ere, gauean polizia-gorputzen eta manifestatzaileen arteko tentsioa gero eta handiagoa zen, polizia-gorputzen gomazko pilotak eta ur kanoidun kamioiak erabili zituztelarik, manifestatzaileek harriak eta piroteknia zutelarik autodefentsa-mekanismo modura.[3] Halaber, kazetari askok polizien erasoak salatu zituzten ere, kazetariek egun horietako protesten berri ematen zutelaren testuinguruan erasotuak izan zirelarik.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Katalanez) «La resposta ‘light’ del Parlament de Catalunya a la sentè...» www.eltriangle.eu (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  2. (Katalanez) «Els CDR davant la resposta a la sentència» Ara.cat 2019-10-10 (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  3. (Gaztelaniaz) «Barcelona vive la jornada más larga de disturbios» elperiodico 2019-10-18 (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  4. (Katalanez) «Agressions i detencions a periodistes durant les protestes» ElNacional.cat (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]