Kate Rusby

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kate Rusby
KateRusbylive.jpg
Bizitza
Jaiotza Barnsley1973ko abenduaren  4a (45 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k) Damien O'Kane
Jarduerak
Jarduerak abeslaria
Genero artistikoa folk musika
Musika instrumentua gitarra
ahotsa
www.katerusby.com/
Kate Rusvbyren Hourglass diskoaren portada.

Kate Anna Rusby (Barnsley, Ingalaterra, 1973ko abenduaren 4a- ) abeslari eta kantautore ingelesa da. Ingalaterrako gaur egungo folk abeslari ezagunenetakoa da.

Gaur egun Yorkshire konderrian bizi da, bere senarra den Damien O'Kane irlandar musikaria eta beren bi alabekin batera.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikarien familia batean jaio zen Barnsley hiriko eremuan dagoen Penistone herrian, Hegoaldeko Yorkshire konderrian[1]. Nerabezaroan folk jaialdietan gitarra eta pianoa jotzen hasi zen eta beste hainbat emakumerekin batera The Poozies folk zeltiar taldea osatu zuen. Bera abeslaria zen. 1995 urtean Kate Rusby & Kathryn Roberts diskoa plazaratu zuten neska biek[1].

1997 urtean bakarkako ibilbideari ekin zion Hourglass diskarekin, garai hartan Equation taldeko partaide zen arren. Hurrengo urteetan bakarkako disko berriak aterako zituen, eta BBC One telebista kateko hainbat serietarako abestiak ere grabatu zituen. 2000 eta 2002 urteen artean BBC-ren folk sari ugari eskuratu zituen[2]. 2001 urtean The Guardian egunkariak "Eszena britainiar akustikoko superstarra" izendatu zuen[3].

2007ko irailaren 3an, Cambridgeko Folk Jaialdian Awkward Annie diskoa aurkeztu zuen. UK Indie zerrendako bigarren posturaino igo zen eta Kate Rusby Erresuma Batuko folk mugimenduan erreferentziazko abeslaria bihurtzen hasi zen. 2008an gabonetako abestiekin egindako diskoa atera zuen. Hurrengo urteetan ohiko diskoak eta gabon inguruko diskoak tartekatu ditu.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kate Rusby & Kathryn Roberts (1995)[1]
  • Hourglass (1997)
  • Sleepless (1999)
  • Little Lights (2001)
  • 10 (2002)
  • Heartlands (2003)
  • Underneath the Stars (2003)
  • The Girl Who Couldn't Fly (2005)
  • Awkward Annie (2007)[4]
  • Make the Light (2010)
  • 20 (2012)
  • Ghost (2014)
  • Life in a Paper Boat (2016)

Gabonetako albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sweet Bells (2008)
  • While Mortals Sleep (2011)
  • The Frost Is All Over (2015)
  • Angels And Men (2017)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • BBC Radio 2 Folk Awards
    • 2000: Urteko folk abeslaria[2]
    • 2000: Diskorik onena, Sleepless[2]
    • 2002: Abesti orijinal onena: Who Will Sing Me Lullabies[2]
    • 2006: Zuzeneko onena[5]
  • BASCA (Egile britainiarren Elkartea)
    • 2014: Urrezko domina[6]
  • UK Indie sariak:
    • 2007: Bigarren saria, Awkward Annie

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c   «KATE RUSBY & KATHRYN ROBERTS» Kate Rusby . Noiz kontsultatua: 2019-01-01 .
  2. a b c d   «BBC - Radio 2 - Radio 2 Folk Awards» www.bbc.co.uk . Noiz kontsultatua: 2019-01-01 .
  3. (Ingelesez)  Denselow, Robin (2001-06-27) «Folk: Kate Rusby» The Guardian ISSN 0261-3077 . Noiz kontsultatua: 2019-01-01 .
  4. (Ingelesez)  «Awkward Annie - Kate Rusby | Songs, Reviews, Credits» AllMusic . Noiz kontsultatua: 2019-01-01 .
  5.   «BBC - Radio 2 - Folk and Acoustic - Folk Awards» www.bbc.co.uk . Noiz kontsultatua: 2019-01-01 .
  6. (Ingelesez)  «Sir Bob Geldof to be honoured by Gold Badge Awards - M Magazine» M magazine: PRS for Music online magazine 2014-09-10 . Noiz kontsultatua: 2019-01-01 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kate Rusby Aldatu lotura Wikidatan