Katherina Hetzeldorfer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katherina Hetzeldorfer
Bizitza
JaiotzaXV. mendea
Heriotza1477 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: itotzea
Jarduerak

Katherina Hetzeldorfer (Nuremberg, ? - Speyer, 1477) homosexuala izateagatik exekutatu zuten lehen emakume erregistratua izan zen. Rhin ibaian ito zuten, Speyerren, gaur egungo Alemanian.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nurembergekoa zen jatorriz, eta 1475ean,ahizpatzat deskribatzen zuen emakume batekin batera, gizon gisa jantzita, Speyerrera aldatu zen. 1477an, homosexualitateagatik eta gizonarena egiteagatik epaitu zuten. Bera eta ahizpa gizon eta emakume gisa bizi zirela norbaitek salatu ondoren auzipetu zuten. Bi emakumeri ere sexua erosi ziela esan zuten, eta sexu-harremanetan ere sexu biologikoa ezagutu ez zutela adierazi zuten. Haietako batek larruz egindako uhaldun kontsolagailu gorri bat erabili zuela adierazi zuen.[2] Hetzeldorfer Rhin ibaian itota exekutatu zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hetzeldorfer aurretik ez dago emakumeen homosexualitateagatiko exekuzioen erregistrorik (ekintza homosexual maskulinoengatik edo sodomiagatik egindako exekuzioak, berriz, arruntak ziren), eta ondorengo kasuen kopuru oso mugatua, nahiz eta emakumeen homosexualitatea ere "naturaren aurkako krimentzat" jo. Europan emakumeen homosexualitateagatik egindako ondorengo exekuzioen artean Catherine de la Maniere eta Francoise de l'Estrage, 1537an, Frantzian egindakoak daude. Jazarpen kasu ospetsu bat Agatha Dietschirena izan zen, 1547an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Katherine Crawford (2007). European Sexualities, 1400-1800. Cambridge University Press. 162.or. ISBN 978-0-521-83958-7.[1]
  2. Helmut Puff (2003). Sodomy in Reformation Germany and Switzerland, 1400-1600. University of Chicago Press. 32-33. or. ISBN 978-0-226-68505-2.[2]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]