Katie Leung
Katie Leung | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dundee, 1987ko abuztuaren 8a (37 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua Eskozia |
Bizilekua | Londres |
Lehen hizkuntza | ingelesa Yue txinera |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hamilton College (en) Royal Conservatoire of Scotland (en) |
Hizkuntzak | ingelesa Yue txinera mandarin estandarra |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, antzerki aktorea eta zinema aktorea |
Altuera | 164 zentimetro |
|
Katie Liu Leung (Motherwell, 1987ko abuztuaren 8a) eskoziar antzezlea da[1]. Harry Potterren filmetan Cho Chang pertsonaiaren rola betetzeagatik da ezaguna.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita hongkongdarra du, janari azkarreko jatetxe arrakastatsu bateko jabea, eta Motherwell hirian bizi da. Katieren aitak Harry Potterren filmerako castingaren iragarkia ikusi zuen eta alaba eraman zuen bertara. Ilara luzea zen eta 4 ordu egin zituzten zain, baina 5 minutuko castinga egin ondoren bera aukeratu zuten Cho Chang pertsonaia izateko, Harry Potterren neskalaguna hain zuzen ere[1]. 2005 eta 2011 artean hainbat filmetan atera zen.
Ordutik aurrera telebistarako mini-serietan eta antzerkian hartu du parte bereziki. 2012an Wild Swams antzezlanean egin zuen debuta[2].
2017an Jackie Chanekin eta Pierce Brosnanekin batera The Foreigner filmeko protagonista izan zen[3].
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharra(k) |
---|---|---|---|
2005 | Harry Potter eta Suaren Kopa | Cho Chang | Filmea |
2007 | Harry Potter eta Fenixaren Ordena | Filmea eta bideo-jokoa | |
2009 | Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea | ||
2011 | Harry Potter eta Herioaren erlikiak - 2. zatia | Filmea | |
2017 | T2: Trainspotting | Erizaina | |
2017 | The Foreigner | Fan | |
2021 | Locked Down | Natasha |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Oharra(k) |
---|---|---|---|
2008 | Agatha Christie's Poirot | Hsui Tai | atal bakarra |
2013 | Run | Ying | TV mini-seriea, 4 atal |
2014 | Father Brown | Jia-Li Gerard | atal bakarra |
One Child | Mei Ashley | TV mini-seriea, 3 atal | |
2018 | Strangers | Lau Chen | Telesaila |
2019 | Chimerica | Liuli | TV mini-seriea, 4 atal |
Moominvalley | Too-Ticky | Animaziozko seriea, ahotsa | |
2020 | The Nest | Eleanor | TV mini-seriea, 5 atal |
Roadkill | Margaret Moore | TV mini-seriea, 3 atal |
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Antzezlana | Pertsonaia | Oharra(k) |
---|---|---|---|
2012 | Wild Swans | Jung Chang | |
2013 | The World of Extreme Happiness | Sunny | National Theatre, Londres |
2015 | You For Me For You | Junhee | Royal Court Theatre: Jerwood Theatre Upstairs |
2016 | The Intelligent Homosexual's Guide to Capitalism and Socialism with a Key to the Scriptures (iHo) | Sooze | Hampstead Theatre, Londres |
2017 | Snow in Midsummer | Dou Ti | Swan Theatre, Stratford-upon-Avon |
2019 | White Pearl | Sunny | Royal Court Theatre, Londres |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Katie Leung Photos, Gossip, Bio & Review - AskMen» web.archive.org 2016-03-21 (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
- ↑ (Ingelesez) «Harry Potter actress Katie Leung lands debut stage role» BBC News 2011-12-07 (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
- ↑ Lawrence, Rebecca. (2016-02-19). «Harry Potter star Katie Leung films The Foreigner with Jackie Chan» Mail Online (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)