Katuen testamentua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Katuen testamentua Oskorri euskal folk musika taldearen bizkaierazko haur kanta herrikoi baten bertsioa da. 1993ko izen bereko Katuen testamentua diskoaren barnean argitaratu zuten. Umore beltzezko gaia du: katu bat hil ondorengo testamentuan haur bati eta haren senideei ondorengotzan uzten dizkien ondasunak banan-banan aipatzen ditu.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen abestiaren hitzak (ezkerrean) eta euskara batuko azalpena (eskuinean):

KATUEN TESTAMENTUA
Hil da, hil da
gure katue
Ein dau, ein dau
testamentue
Hil da, hil da
gure katue
Ein dau, ein dau
testamentue:
Amumantzako, amumantzako
hankak eta burue
Aititenzako, aititentzako
albarkak eitteko narrue
Mantxolintzako, Mantxolintzako
tripa barrue
horixe dala, horixe dala
katuen testamentue.

KATUAREN TESTAMENTUA
Hil da, hil da
gure katua,
egin du, egin du
testamentua.
Hil da, hil da
gure katua,
egin du, egin du
testamentua:
amonarentzat, amonarentzat
hankak eta burua,
aitonarentzat, aitonarentzat
abarkak egiteko larrua.
Mantxolirentzat, Mantxolirentzat
tripa-barrua,
horixe dela, horixe dela
katuaren testamentua.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katuen testamentua Aldatu lotura Wikidatan