Mari Andresan korotza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mari Andresan korotza
Oskorriren musika-lana
Egilea(k)ezezaguna
Argitaratze-data1993
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta
Hizkuntzaeuskara

Mari Andresan korotza Oskorri euskal folk musika taldearen bizkaierazko haur kanta herrikoi baten bertsioa da. 1993ko izen bereko Katuen testamentua diskoaren barnean argitaratu zuten. Umore eskatologikoa da hau, berezia eta farregarria izaten batzuetan umeekin txiza eta kakaren inguruan aritzea.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen abestiaren hitzak (ezkerrean) eta hitzak beste modu batera, euskara batura apur bat egokituta-edo (eskuinean):

MARI ANDRESAN KOROTZA

Mari Andresan

Mari Andresan

korotza,

zazpi libra ta

zazpi libra ta

bost ontza.

Harek egiten dau

harek egiten dau

demasa:

epel-epel,

lodi-lodi,

punta motza,

epel-epel,

lodi-lodi,

punta motza.

MARI ANDRESAREN GOROTZA
Mari Andresaren

Mari Andresaren

gorotza,

zazpi libra eta

zazpi libra eta

bost ontza.

Hark egiten du

hark egiten du

"demasa" (berezi):

epel-epel,

lodi-lodi,

punta motza,

epel-epel,

lodi-lodi,

punta motza.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Badok.eus Katuen testamendue diskoaren fitxa.