Abarka


Abarka Pirinioen inguruko herrietan tradizionala den oinetako mota bat da. Abarkek behatzak eta oinazpiak besterik ez dituzte estaltzen. Lehen, txahal-larruz egiten ziren; eta artilezko lokarriak zituzten, galtzerdien gainetik lotzeko. Gaur egun, berriz, kautxuz egindako abarkak ere badira. Abarkak egiten dituen pertsonari abarkagin deritzo.
Aspaldi, nekazaritza lanetarako, artzaintzarako eta dantza egiteko erabiltzen ziren. Abarketa eta sandaliak erosoagoak zirenez, baina, abarken erabilera gutxituz joan zen. Gaur egun, nagusiki, dantzarako erabiltzen dira.
Ez dira nahasi behar abarka lotzeko erabiltzen diren sokak (abarka-hari, abarka-soka) abarka-hedeekin. Sokak abarkari eusteko abarkan bertan jartzen zaizkion belarri edo luzakinak dira abarka-hedeak, haietatik abarka sokak pasatzeko balio dutenak. Abarkaren larruan zuloak egiteko erabiltzen den tresnari abarka-ezten, abarka-iltze edo abarka-ziri deitzen zaio. Abarka osatuko duen larrua mozteko erabiltzen den tresnari, aldiz, abarka-labana deitzen zaio, eta abarkari forma eman eta oinera moldatzeko erabiltzen den larru xingola edo larru-zerrendari joskuhala.[1]
Abarkak erabiltzen dituzten pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Txiliku. «Abarka -» Zarautzguka.eus (kontsulta data: 2025-12-01).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |