Kaudinoak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaudinoak Samniten tribu bat ziren. Kanpania inguruko mendietan bizi ziren, baita Isclero eta Volturno ibaien haranetan ere. Bere hiriburua Caudium hiria zen.

Historia eta iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tito Liviok Kaudinoak tribu bezala definitu zituen eta Niebuhr historialariak Samnitengandik sortu zituen lau tribuen parte zirela esan zuen. Samnitak, mendebaldekoenak zirenez, Kanpaniako grekoekin harremanak izan zituzten.

Samnita gerretan kaudinoak ez ziren aipatu tribu aparte bat bezala. Kaudinoen lurraldeak hainbat alditan borroka askoen eszenatokia izan zen. K. a. 275ean Lucius Cornelius Lentulusek tribua menperatu zuen eta erromatarren menpe geratu ziren. Lentulusen familia Caudinus izena hartu zuen ondorioz.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dakizkigu zehazki beraien lurraldeen mugak. Grattius poeta latindarrak Taburno mendikateari Caudinus Taburnus deitu zion, beraz, mendi horiek kaudinoen lurraldearen erdian egongo ziren. Ziurrenik haien mugak alde batean hirpinoekin eta bestean pentrokoekin egongo ziren. Kaudinoen izena ez dugu Erromako geofrafoen artean aurkitzen eta Plinio Zaharrak aipatu zuenean bakarrik Caudium hiriko hiritarrak definitzeko zen.

Kaudinoen hiri ospetsuenak hauek ziren: Caudium (oraingo Montesarchio), Caiatia (oraingo Caiazzo), Trebula eta Cubulteria ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Smith, William (editorea); Dictionary of Greek and Roman antiquities,  Boston.  Londresen berinprimatua : C. Little, eta J. Brown, 1870.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]