Kazungula zubia
Kazungula zubia | |
---|---|
Zambia–Zimbabwe border | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Botswana |
District of Botswana | Ipar-mendebaldea |
Koordenatuak | 17°47′28″S 25°15′45″E / 17.7911°S 25.2625°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2020 |
Arkitektura | |
Materiala(k) | hormigoia |
Dimentsioak | 18,5 () × 923 () × 129 () m |
Gurutzatzen du | Zambezi |
Zubibegiak | 4 |
Kazungula zubia (ingelesez: Kazungula Bridge) Zambia eta Botswana elkartzen dituen zubi luzea da. Zambiako Kazungula hiriak ematen dio izena eta Zambezi ibaia zeharkatzen du.
Kokapena eta deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kazungula zubia lau herrialdek bat egiten duten puntuan kokatzen da. Berez 135 metrotako tartearen erruz ez da planetako muga lautar bakarra, izan ere Botswanak eta Zambiak tarte horretan bat egiten baitute[1], eta alboetan Namibia eta Zimbabwe aurkitzen dira. Zubiak kurbadura nabarmena du Zimbabweren eta Namibiaren mugak ez zeharkatzeko eraiki zuten horrela.
923 metrotako luzera duen zubia da eta lau begi ditu, luzeenak 129 metrotako luzera du. 18,5 metrotako zabaleran trenbide lerro bat, alboetan errepide errail bana eta ertzetan oinezkoen pasabideak ditu.
Trenbide erraila eraiki bazuten ere oraindik isolaturik dago. Etorkizunean Mosetse–Kazungula–Livingstone linearekin bat egingo du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zubia egon aurretik ferryak elkartzen zituen ibaiaren ertz biak[2]. 2007ko abuztuan zubi bat eraikitzeko erabakia hartu zuten Zambia eta Botswanako gobernuek. 2014ko urriaren 12an hasi ziren eraikuntza lanak eta 2020ko abenduan amaitu ziren. 2021eko maiatzaren 10ean inauguratu zen[3], COVID-19 pandemiak atzeratu egin baitzuen ekitaldia[4].
259,3 milioi dolarretako kostua izan zuen eta Afrikako Garapen Bankuak eta Japoniako Nazioarteko Kooperazio Agentziak finantziatu zuten[5]. Zubiaz gain ertz bakoitzeko azpiegiturak hartzen ditu barnean aipaturiko aurrekontuak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Botswana–Zambia Land Boundary» Sovereign Limits (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
- ↑ (Ingelesez) «Zambia, Botswana reach Kazungula bridge deal» Palapye.com News Blog 2007-08-04 (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
- ↑ «KAZUNGULA BRIDGE TO BE COMPLETED | ZNBC» web.archive.org 2018-11-18 (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
- ↑ (Ingelesez) Tau, Poloko. «Unexplained delays in the multibillion-rand Kazungula Bridge» City Press (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
- ↑ (Ingelesez) Ayemba, Dennis. (2021-08-02). «Kazungula Bridge in Botswana/Zambia» Constructionreview (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).