Kchiporros

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kchiporros
Datuak
JatorriaAsuncion
Musika motaska
Urteak2006
Informazio gehigarria
kchiporros.com
Facebook: kchiporros Twitter: kchiporros Instagram: kchiporros Youtube: UCESJGtUsW2IfZ13gAwaw2YQ Souncloud: kchiporros Spotify: 6bxlchoOipKgLaJKgoCzOZ iTunes: 336630948 Last fm: Kchiporros Musicbrainz: df10fc23-8171-4d3b-a013-0af5922bc650 Songkick: 2259850 Deezer: 5523221 Edit the value on Wikidata

Kchiporros Paraguaiko rock, ska eta reggae musika talde bat da. Roberto Ruiz Díaz, Julio Troche eta Fernando Peyrat taldekideek sortu zuten 2006an Asunciónen Nde Kchiporros izenarekin.[1]

2007an 4KCHO disko-etxea sortu eta Guaraní cool estreinako diskoa argitaratu zuen. Argentinako Los Auténticos Decadentes musika-taldearekin emanaldiak egiten hasi eta gutxira, Kchiporroseko taldekideak Martín "Mosca" Lorenzo eta Mariano "Negro" Franceschelli ekoizleen (biak Los Auténticos Decadenteseko taldekideak) lagunak egin ziren. 2008an Kchiporros izenburuko diskoa kaleratu zuten, Buenos Aireseko Panda estudioetan grabatu zutena. Urte berean Kchiporrosek talde hasiberri onenaren saria jaso zuen. Horri esker, taldeak Espainian egin zen Ameriketako Musika Jaialdian Paraguai ordezkatu zuen.[1]

2010ean Kchiporros 3D eta 2012an Sr. Pombero diskoak argitaratu zituen. 2014an estudioko bosgarren diskoa argitaratu zuen: Siente el Movimiento.[1]

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Roberto Ruiz Díaz - Ahotsa
  • Julio Troche - Gitarra-jotzailea eta ahotsak
  • Fernando Peyrat - Bateria-jotzailea
  • Rodrigo Ojeda - Gitarra-jotzailea eta ahotsak
  • Edgar Aquino - Baxu-jotzailea
  • Diego Mieres - Teklatu-jotzailea
  • Gustavo Gómez - Perkusionista

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EPak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) «Parte de crecer, el lado más humano de los Kchiporros» Última Hora 2020-05-30 (Noiz kontsultatua: 2021-03-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]