Ke zuria eta ke beltza


Ke beltza (italieraz, fumata nera) konklabe batean Eliza katolikoaren aita santua aukeratzeko beharrezko botoen bi herenak lortzen ez direnean, bozketa txandaren amaieran Kapera Sixtinoko tximiniatik irteten den ke beltza da. Usadioz, ke beltz horren jatorria amaitu gabeko bozketako papertxoak lasto hezearekin batera erretzean zetzan. Gaur egun, ke beltza sortzeko, erreketari antrazenoa eta sufrea gehitzen zaizkio.
Tximiniatik ke zuria (italieraz, fumata bianca) agertzeak, aldiz, bozketak arrakasta izan duela eta aita santu berria aukeratu dutela esan nahi du. Kea amaitutakoan, kardinal protodiakonoak San Petri basilikako balkoian eta San Petriren plazan zain dagoen jendeari Habemus Papam esaldiaz aukeraketa amaitu dela adierazi eta aita santu berriaren izena lehenbizikoz ezagutarazten die. Kolore zuria lortzeko, erreketari potasio kloratoa, laktosa eta kolofonia gehitzen zaizkio.