Kenneth Grahame
Kenneth Grahame | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Edinburgo, 1859ko martxoaren 8a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Berkshire, 1932ko uztailaren 6a (73 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Elspeth S. Thomson (en) (1899 - ezezaguna) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | St Edward's School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea eta haur literaturaren idazlea |
Lantokia(k) | Londres |
Lan nabarmenak | ikusi
|
|
Kenneth Grahame (Edinburgh, 1859ko martxoaren 8a – Berkshire, 1932ko uztailaren 6a) Eskozian jaiotako idazle ospetsua. Bere lan nagusiak The Wind in the Willows (Haizea sahatsetan) (1908), haur literaturaren klasiko handia, eta The Reluctant Dragon (1898). Biak zinemara eramanak izan dira.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Grahame (Edinburghen jaio zen. Jaio eta gutxira ama hil zitzaion; aita, bestetik, alkoholarekin arazo handiak zituen. Azkenik, gaztea Cookhamera joan zen bizitzera, Ingalaterrako hegoaldean, Tamesis inguruan, amonaren etxera. Diru arazoak zirela eta ezin izan zuen Oxfordeko Unibertsitatera joan. Bank of Englanden (Ingalaterrako Banketxea) hasi zen lanean 1879an. Osasuna ez zuen ona eta 1903an erretiratu egin zen. Erretiro goiztiar horretan zer ikusi handia izan zuen ere bai banketxean idazleak jasandako tiroketa; onik atera zen.[1][2]
Grahame 1899an Elspeth Thomsonekin ezkondu zen baina bikotea ez zen zoriontsu izan. Seme bat izan zuten, Alastair, oso osasun kazkarrekoa hau ere bai: begi batetik ez zuen ikusten eta gaixotasun asko pairatu behar izan zuen. Azkenik, Alastairrek, hogei urte betetzera zihoanean, 1920ko maiatzaren 7an, bere buruaz beste egin zuen.[2]
Kenneth Grahame 1932an Pangbournen (Berkshire) hil zen.
Obra[3]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pagan Papers (1893)
- The Golden Age (1895)
- Dream Days (1898). Honen barruan The Reluctant Dragon agertu zen.
- The Headswoman (1898)
- The Wind in the Willows (Haizea sahatsetan) (1908), ilustratzailea: Ernest H. Shepard
- Bertie's Escapade, ilustratzailea: Ernest H. Shepard
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://web.archive.org/web/20140910201235/http://www.biography.com/people/kenneth-grahame-21152481#early-life
- ↑ a b https://web.archive.org/web/20150214063719/http://www.kennethgrahamesociety.net/biography.htm
- ↑ https://web.archive.org/web/20141110235317/http://www.kennethgrahamesociety.net/bibliography.htm
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kenneth Grahame |
- Obra ingelesez.
- Kenneth Grahame Elkarte Literarioa.
- Haizea sahatsetan ingelesez Wikisourcen. Zenbait kapituluk audioko bertsioa du.
- 'Haizea sahatsetan liburuaren audioa. (ingelesez).