Kevin Schwantz
Kevin Schwantz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Houston, 1964ko ekainaren 19a (60 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | motoziklista |
Kirol zenbakia | 34 |
Jasotako sariak | ikusi
|
schwantzracing.com | |
Kevin Schwantz (Houston, Texas, 1964ko ekainaren 19a) motoziklismoko pilotu profesional ohia da. 1993an, 500 zentimetro kubikoko munduko txapelketa irabazi zuen.
Haren gurasoek Yamaha markaren moto denda bat zuten. Hala, Kevinek 4 urterekin pilotatzen ikasi zuen, eta 1974an, 10 urte zituela, bere lehenengo lasterketa egin zuen, 34. zenbakiarekin, bere osabaren zenbakiarekin.
Kevinek beti gidatu zuen 500 zentimetro kubikoko kategorian, Suzuki markarekin; nahiz eta ez zuen motor onena, beti izan zen gidari trebea, eta horregatik irabazten zituen lasterketak.
Hemendik aurrera, artikulu honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu.
|
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1988. urtean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lehenengo txapelketa garrantzitsua egin zuen, eta bere karrera ondo hasi zuen. Bere lehenengo lasterketa Suzukan irabazi zuen. Alemaniako lasterketan parte hartu eta gero, lasterketa batzuk egin zituen, bere motorra apainduta Pepsiren koloreekin, ezagutzen dena nola motoziklismoko motorik ikusgarrien bat.
1989. urtean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreko denboraldiaren koloreekin eta motorrarekin, 15etik 9 sari nagusietan podiumak lortu zituen. 9 sari horietatik sei izan ziren lehenengo postuan, eta beste hiruak bigarren postuan. Horregatik bakarrik heldu zen laugarren postura final orokorrean. Garai hartan Wayne Rayney zuen aurkari nagusi, bai eta bere adiskide mina ere.
1990. urtean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Motorraren apainketa aldatu zuen, eta bere kide Niall McKenzie britaniarrak denboraldi hartan bigarren postuan lortu zuen munduko final orokorrean, bost lasterketa irabazita.
1991. urtean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hirugarren postura heldu zen munduko final orokorrean, ere bost lasterka irabaziekin. Baina urte horretan, egin zuen lasterketa bat, Alemanian, Hockenheimen inoiz ikusi gabeko aurrerapenak egin zuelako eta motoziklismoko kondaira bat izatea pasatu egin zuen.
1992. urtean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez zuen urte on bat eduki eta laugarren postuan geratu zen munduko final orokorrean, Italiako lasterketa bakarrik irabazten.
1993. urtean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduko txapelketa irabazi zuen, lau lasterketa irabaziekin: Australian, Espainian, Austrian eta Holandan. Baina urte horretan ere egon ziren momentu txarrak: Bere lagun-min Wayne Rayneyk istripu larria eduki zuen eta horren ondorioz erretiratu egin zen. Istripu hau Misanon gertatu zen, Italiako txapelketan non Kevin Schwantzek hirugarren postua lortu zuen.
1994. urtean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Schwantzek bere zenbakia aldatu zuen 1. zenbakira. edukitako lesioak istripuen ondorioz bere urtea zapuztu zuten eta berriro laugarren postuan geratu zen, final orokorrean, bi lasterketa irabaziekin.
1995. urtea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rayney adiskide minaren istripuak oraindik hunkituta, erretiratuko zela iragarri zuen.
Erretiratu ostean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kevin Schwantzek 25 GP, 51 podium eta munduko txapelketa bat zituen irabazita.
Gaur egun motoziklismoko eskola bat du Alabaman.
Kevin Schwantzen zaleek esaten dute "Jaungoikoa ikusten dudanean, orduan da frenatzeko momentua" esaldia hau beti geratuko dela berari buruzko kondairetan.
Bestalde, Nazioarteko Motoziklismo Federazioak 34. zenbakian kendu zuen Kevin Schwantzek erretiroa hartu zuenean.