Khaled Mouzanar
Khaled Mouzanar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Libano, 1974ko irailaren 27a (50 urte) |
Herrialdea | Libano |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Nadine Labaki |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, musikagilea eta gidoilaria |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Naïve Records |
mouzanar.com | |
|
Khaled Mouzanar (Libano, 1974ko irailaren 27a) libanoar musika konposatzailea da, hainbat filmetako soinu bandak egin dituena[1]. Abeslaria, idazlea eta film ekoizlea ere bada. Musika klasikoa, garaikidea eta folk musika uztartzen ditu.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boghos Gelalian armeniar konposatzailearekin ikasi zuen. 2000. urtean ‘Mooz Records’ disketxea sortu zuen Zeid Hamdanekin elkarlanean eta Beiruteko underground musika eszenaren gehiengoa ekoiztu zuen. Talderik ezagunenak Soap Kills eta The New Government izan ziren.
2005ean After Shave laburmetraiaren soinu banda egin zuen eta filmeak César Sarietan laburmetrai onenaren saria irabazi zuen. Hori zuen zineman egindako lehen lana eta ondoren Nadine Labakik zuzenduriko filmen soinu bandak egin zituen, Caramel (2007), Et maintenant, on va où ? (2010), Rio, I Love You (2014) eta Capharnaüm (2018). Nadine Labaki emaztea du. 2008an Caramel filmeak Cannesko Zinemaldian musika onenaren saria irabazi zuen[2], 2011n Where Do We Go Now? filmeak Stockholmeko Zinemaldian irabazi zuen musika onenaren saria[3] eta Capharnaüm filmea Oscar Sarietarako izendatua izan zen Nazioarteko film onenaren atalean[4]
2009an Jeux de la Francophonie txapelketako hasierako zeremonia konposatu zuen.
2022an De Vin Et De Musique jialdia sortu zuen Batroun eskualdean, Libanon[5].
Aktibismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Libanoko ondarearen zaintzailea da. Etxe historiko eta tradizionalen eraisketaren aurka azaldu da sarritan eta espazio berdeen mantentzean. Emaztearekin batera Capharnaüm Fundazioaren sortzailea da. Fundazio honek hezkuntza aukerarik ez duten kaleko haurrak zaintzea du helburu[6].
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soinubandak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- After Shave (2005)
- Caramel (2007)
- Melodrama Habibi (2009)
- Et maintenant, on va où ? (2011)
- Rio, I Love You (2014)
- Capharnaüm (2018)
- Perfect Strangers (2022)
Diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Les Champs Arides (2008) [7]
Zinema ekoizlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rio, I Love You (2014)
- Capharnaüm (2018)
- Homemade (2020)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) September 27, Labels Naive RecordsName Khaled MouzanarRole Music composerSpouse Nadine LabakiBorn; Classic, 1974LebanonGenres; Jazz; ScoreOccupationComposer, Film; Musician; Songwriter; ou ?, ArtistWebsite http://www mouzanar comAlbums Et maintenant on va; Caramel, CaramelMusic director et al.. (2017-08-18). «Khaled Mouzanar - Alchetron, The Free Social Encyclopedia» Alchetron.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
- ↑ (Frantsesez) Lefeuvre, Gildas. «Distinctions pour la musique de film à Cannes» GL CONNECTION (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
- ↑ «Stockholm Film Festival (2011)» IMDb (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
- ↑ (Ingelesez) Baughan2019-02-13T08:55:00+00:00, Nikki. «Nadine Labaki on how Oscar contender 'Capernaum' can "ignite some kind of change"» Screen (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
- ↑ «Pour Khaled Mouzanar, le bonheur est dans la montagne, la musique et le vin» L'Orient-Le Jour 2022-07-23 (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
- ↑ «Capernaum Foundation» capernaumfoundation.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
- ↑ (Frantsesez) «naïve» naïve (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Musikariaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)