Khyber Pakhtunkhwa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Khyber Pakhtunkhwa
خیبر پختونخوا
خیبر پښتونخوا

Estatua PakistanPakistan
Hiriburua

Koordenatuak:

Peshawar

34°00′0″N 71°35′0″E / 34.00000°N 71.58333°E / 34.00000; 71.58333Koordenatuak: 34°00′0″N 71°35′0″E / 34.00000°N 71.58333°E / 34.00000; 71.58333

Gobernadorea Owais Ahmed Ghani
Khyber Pakhtunkhwa in Pakistan (claims hatched).svg
Azalera
74.521 km²
Hizkuntzak Paxtuera
Hindkoera
Khowar
Persiera
Biztanleria
Dentsitatea
19.343.242 (2006)
259,6 bizt/km²
Web www.khyberpakhtunkhwa.gov.pk/

Khyber Pakhtunkhwa[1] (urduz: خیبر پختونخوا, ˈxaibər pəxˈtuːŋxwaː ahoskatua; paxtueraz: خیبر پښتونخوا, xaibər paʂtuŋxwa, eskualdean bertan paxtuŋxwa ahoskatua) Pakistango probintziarik txikiena da. Iparralde eta mendebaldean Afganistanekin du muga, eta Kaxmirekin ipar-ekialde eta ekialdean. Balutxistanekin ere badu muga, baina Administrazio Federaleko Tribu Eremuek muga hori eteten dute. Hizkuntza nagusia paxtuera da, eta hiriburua Peshawar. Paxtueraz Pakhtunkhwa izenak «paxtuengandik hurbil» edo «paxtuak» esan nahi du.

1901ean Britainiar India koloniaren barruko eskualde bihurtu zenetik 2010aren hasiera arte, Ipar-mendebaldeko Mugako Probintzia[1] izena izan zuen, ofizialki. Pakhtunkhwa izena 1978an sortu zuen Khan Abdul Ghaffar Khan (Bacha Khan) paxtu liderrak, eta geroztik paxtu nazionalistek eskualde horretarako izen hori aldarrikatu dute. Hainbat eztabaidaren ondoren, 2010ean gaur egungo izen ofizala ezarri zioten. Paxtu ez diren bertako beste gutxiengo etnikoek sutsuki protestatu dute horren aurka.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Khyber Pakhtunkhwa Aldatu lotura Wikidatan



Geografia
Pakistan
Artikulu hau Pakistango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.