Kilab ibn Murrah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kilab ibn Murrah
Bizitza
Jaiotza373ko azaroaren 30a (1650 urte)
Familia
AitaMurrah ibn Ka'b
Ezkontidea(k)Fatimah bint Sa'd (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak

Kilab ibn Murrah (arabieraz: كلاب بن مُرة‎‎, 373an jaioa) Mahomaren bir-bir-bir-birraitona izan zen aitaren aldetik eta bir-bir-birraitona amaren aldetik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kilab Murrah ibn Ka'b ibn Lu'ay ibn Ghalib ibn Fihr ibn Maliken semea zen honen lehen emaztea zen Hind bint Surayr ibn Thalabah ibn Harith ibn Fihr ibn Malikekin. Bere bi gurasoak Ibrahimen askazikoak ziren (Abraham) euren seme Ismailen (Ismael) aldetik, eta euren leinua Fihrrengaino heltzen da, Banu Qurayshen sortzailea.

Bi anai-orde zituen, Taym ibn Murrah eta Yaqazah ibn Murrah, bere aitaren bigarren emaztearen Asma bint Adiy (Hind bint Harithah al-Bariqiyyah) Asadekoarekin.

Fatimah bint Sa'd ibn Saylekin ezkondu zen, eta berarekin bi seme izan zituen. Bere semerik zaharrena, Zuhrah ibn Kilab, Banu Zuhrah klanaren sortzailea izan zen eta bere semerik txikiena, Qusai ibn Kilab Kaaba zaintzen zuen lehen Quraysha izan zen. Bere heriotzaren ostean emazteak Bani Azra leinuko Rabi'ah ibn Haram ezkondu zuen.