Killer application

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aplikazio hiltzailea edo, ingelesez, Killer application Interneten arrakasta handia duelako beste erabilpen batzuk baztertzeko joera daukana da. Erabiltzaileak zerbitzu berri bat aise erabiltzen dutenean, lehengoa zaharkituta gelditzen da laster batean.

Hori gertatu zaio adibidez ohiko postari, posta elektronikoa hedatu denean. Bat bateko mezularitza ere, Killer app bezala hartzen da, kasu askotan telefono deiak ere ordezkatzen ari delako. Hurrengo "aplikazio hiltzailea" bideoa omen da: Interneteko banda zabalari esker, eta jendearen komunikazio beharrari erantzuteko, gero eta zabalduago dago bideo digitala. Eta gero eta zerbitzu gehiago, Web 2.0 estilokoak, sarean bideoa eskaintzen ari dira: Google, Youtube eta antzekoak.