Kilmichaelgo segada
Itxura
Kilmichaelgo segada (irlanderaz: Luíochán Chill Mhichíl; ingelesez: Kilmichael Ambush) 1920ko azaroaren 28an, Irlandako Independentzia Gerran, IRAk Cork konderriko Kilmichael udalerritik hurbil burututako segada bat izan zen. Segada honetan, Tom Barry buru zuten bertako 36 herritarrez osatutako IRAren talde batek Irlandar Errege Poliziaren auxiliar dibisio bateko 17 paramilitar hil zituen. Ekintza honetan IRAko 3 boluntario ere hil ziren.
Kilmichaeleko segadak bai politikoki nahiz militarki garrantzi handia izan zuen. Igande Odoltsua gertatu eta aste betera jazo zen, IRAren britainiar indar okupatzaileen aurkako kanpainaren areagotzea adieraziz.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Irlandako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |