Edukira joan

Kinloch gaztelua

Koordenatuak: 57°00′49″N 6°16′55″W / 57.013644°N 6.281993°W / 57.013644; -6.281993
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kinloch gaztelua
Kinloch Castle
Kinloch gazteluaren aurrealdea
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaHighland
Kokapen fisikoaRùm
Koordenatuak57°00′49″N 6°16′55″W / 57.013644°N 6.281993°W / 57.013644; -6.281993
Map
Arkitektura
Ondarea
Webgune ofiziala

Kinloch gaztelua (ingelesez: Kinloch Castle, Eskoziako gaeleraz: Caisteal Cheann Locha) Eskoziako Highland eskualdean kokatzen den gaztelua da, Rùm uhartean, Barruko Hebridetan. A mailako eraikina izendaturik dago.

XIX mendean Alexander Maclean zen Rùm uhartea jabea. Napoleondar Gerretarako leherkariak egiteko sodio karbonatoa ekoizten zen eta honek nabarmen aberastu zuen Maclean. Baina gerra bukatzean prezioek gainbehera handia izan zuten eta 1828an Macleandarrek alde egitearekin batera uharteko biztanleek ere utzi egin zuten Rùm. Bertako ardiak zainduko zituzten artzain batzuk baino ez ziren uhartean gelditu. Lachlan Maclean Kinloch etxea eraikitzen hasia zen dagoeneko baina bertan behera gelditu ziren lanak.

1845ean James Gascoyne-Cecil Salisburyko markesak uhartea erosi zuen eta bertako azienda antolatu zuen. Ardiez gain oreinak ere sartu zituen eta hainbat etxola eta errepide eraiki zituen.

1879an John Bullough Lancashireko ehungintzako magnateak erosi zuen eta honen seme Sir George Bullough izan zen 1897 eta 1900 artean Kinloch gaztelua eraiki zuena. Familiaren mausoleoa ere egin zuen, baina jendeak "komunak" ziruditela esaten zuenez eraitsi eta tenplo doriko bat eraiki zuen.

Gaztelua altxatzeko 300 langile aritu ziren eta Annango hareharri gorria erabili zuten. Argi-indarra, berogailua eta telefonoak zituen eta luxuzko gaztelua eraiki zuten. 250.000 libera gastatu zituen magnateak. 1912an urezko eta japoniar lorategiak, bolatokia eta golf zelaia gehitu zizkion, bai eta beirazko negutegia ere. Ehizaldiak antolatzen zituen lagunekin baina Lehen Mundu Gerraren ondoren bertara etortzeari utzi zion eta gaztelua bertan behera gelditzeaz gain uhartea ere berriz hustuz joan zen. 1900 urteko 100 biztanletatik 1951eko 28 biztanletara jeitsi zen.

1957an Eskoziako Natur Babesgunea erakundeak erosi zuen, eta mausoleoa izan zen familiaren eskutan gelditu zen eraikin bakarra. Natura Erreserba Nazionala bihurtu zen eta 1992an Eskoziako Natur Ondare.

1996an Kinloch gazteluaren lagunen elkartea sortu zen gaztelua babestu eta mantentzeko asmoaz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]