Kizil-Irmak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kizil-Irmak
Kizil-Irmak
Taybi Ovasi Kızılırmak.jpg
Datu orokorrak
Luzera 1.355 km
Geografia
Koordenatuak 39° 51′ 14″ N, 38° 24′ 24″ E / 39.853888888889°N,38.406666666667°E / 39.853888888889; 38.406666666667Koordenatuak: 39° 51′ 14″ N, 38° 24′ 24″ E / 39.853888888889°N,38.406666666667°E / 39.853888888889; 38.406666666667
Herrialdea Turkia
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 77.100 km²
Bokalea Itsaso Beltza
Artikulu hau Turkiako ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ibai Gorria (argipena)».

Kizil-Irmak ibaia (turkieraz Ibai Gorria), Turkiako ibairik luzeena eta energia hidroelektrikozko iturri garrantzitsu bat da. Denboran zehar, zenbait izenekin ezagutu izan da, horien artean, hititerazko Marassantiya eta grezierazko Halys nabarmentzen direlarik.

Kizil-Irmakek, Anatolia, 1150 kilometrotan zeharkatzen du, penintsulako ekialdeko mendietan jaio eta Itsaso Beltzean itsasoratuz. Bere ibilbideak, lehenik hegomendebaldera daroa, eta ondoren iparmendebaldera, azkenik, Turkiako iparrekialdean amaitzeko, non bere ibaiadar nagusiena den Deliceren urak jasotzen dituen.

Antzinatean, lehenik, hititen ibai nagusiena bezala nabarmendu zen, euren hiriburu zen Hattusasetik gertu. Ibai honek mugatutako lurraldea, hititar inperioaren erdigunetzat hartzen zen. Ondoren, Persia eta Lidiaren arteko muga bezala balio izan zuen, azken hau, Halys ibaiko gudua bezala ezagutzen den guduan garaitua izan zen arte.

Presak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kizil-Irmak Aldatu lotura Wikidatan