Karraskari
Karraskari | |
---|---|
Paleozeno-gaur egun | |
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Goiordena | Euarchontoglires |
Ordena | Rodentia Bowdich, 1821
|
Azpiordenak | |
Datu orokorrak | |
Elikadura iturri nagusia | belarki |
Karraskariak (Rodentia) ugaztun familia bat da. Ugaztunen artean familiarik ugariena da, hainbat autorek 2000tik 3000 espezie ezberdin identifikatu baitituzte. Ugaztun espezie guztien erdia karraskariak dira. Antartikan izan ezik gainontzeko kontinente guztietako klima ezberdinetan aurki daitezke. Australian ere modu naturalean daude, gizakion eragina kontutan hartu gabe. Ozeanoak izan ezik habitat mota guztiak betetzen dituzte.
Hainbat talde karraskari gisa hartzen dira baina ez dira horrela. Chiroptera, Scandetia, Insectivora eta Lagomorpha ordenak, esaterako, askotan karraskaritzat hartzen dira.
Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karraskari gehienak txikiak dira. Euren artean txikiena Afrikar Sagu Pigmeoa da: 6 cm luze da, 7 gramo pisatzen du. Handiena kapibara da, 45 kg-ko pisuarekin. Jada desagertua den Phoberomys pattersoni espezieak 700 kg pisatzen zuela uste da.
Lau hankakoak dira gehienak. Atzeko ankak aurrekoak baino zerbait luzeagoak izaten dituzte, normalean lasterka edo jauzika ibiltzeko moldatuak. Iletsuak izan ohi dira, baina espezie batzuek buztana ilerik gabekoa izan dezakete (kasu honetan termoerregulatzaile funtzioa hartzen du). Buztanaz ari garenez, aipatzekoa da luzea izan ohi dutela, eta zuhaitzetara moldaturiko espezieen kasuan oratzailea ere bada. Hala ere, lurpera moldaturiko zenbait espezieetan buztana ia desagertua da.
Karraskarien bereizgarri nagusia ebakortzak dira. Bina ebakortz nabarmen dituzte goiko eta beheko barailetan, eta ebakortz horiek etengabe hazten dira karraskarien bizitza osoan zehar. Hazkundea konpentsatzeko, denbora gehiena zerbait murtxikatzen pasatzen dute, eta hau da izenaren jatorria (familiaren izena latinezko rodere hitzetik dator). Hagin hauek kanpokaldean esmaltea dute eta dentina barnekaldean eta beraz punta ateratzen dute erabiltzearekin soilik.
Garezurra karraskatzera moldaturik dago. Etengabe hazten diren ebakortzei lekua eginez baraila oso garatuak dituzte.
Portaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karraskari gehienek landareak jaten dituzte, orokorrean haziak, baina gutxi batzuek intsektuak eta arrainak ere jaten dituzte.
Espezieran arabera ezberdintasunak topa daitezkeen arren, karraskari gehienak gautarrak edo ilunabarrekoak dira. Eguneko espezieen artean topa daitezke katagorriak.
Karraskariek sorgorraldiak egiten dituzte bizi diren klimaren arabera. Negu hotzak dituzten eremuetan hibernazio edo loaldiak egiten dituzte karraskariek. Klima tropikaletan aldiz, estibazioa egiten dutenak badira.
Karraskariak oso garrantzitsuak dira edozein ekosistematan oso azkar ugaltzen direlako, eta beraz elikagai ona dira haragijaleentzat, metodo ona dira hazien hedapenerako eta gaixotasunak azkar kutsatzen dituzte.
Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Rodentia |
| ||||||||||||||||||||||||||||||
Familiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karraskari ![]() |