Klinamen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Klinamena epikureismoan atomoen mugimendua deskribatzen duen teoria da. Epikuroarrek Demokrito eta beste atomisten teoriak onartu zituzten, baina atomistek atomoak zuzen bati jarraiki eta era deterministan mugitzen zirela zioten bitartean, Epikurok atomoak une batzuetan euren ibilbidetik zoriz desbideratu eta elkarrekin talka egiten zutela baieztatu zuen. Horrela, Epikurok erabakimen askearekin bateragarria zen baldintza fisikoa ezarri zuen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Lucretius» Internet encyclopedia of Philosophy (Noiz kontsultatua: 2015-12-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.