Knemida

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Atenasko Arkeologia Museo Nazionalean kontserbatutako knemida

Knemidak (antzinako grezieraz knêmis), Antzinaroan Grezian erabilitako tibiak babesteko elementu bat zen.

Mailukatutako brontze orriez eginak, eta, batzuetan, apainduak, berna babesle hauek, anatomikoki gerlari bakoitzarentzat eskuz eginak ziren. Gerlari bakoitzaren morfologiari egokituak, metalaren elastikotasunak, euren tokian mantentzen zituen bernen inguruan, eta ez zen lokarririk behar finkatzeko. Hoplitak bezalako infanteria astuneko soldaduak aurrez aurreko borroketan babesteko erabiltzen ziren, eta hanken behealde osoa babesten zuten, orkatilatik belaunaren azpialderaino, eta aspisak, korazak eta kaskoak eratutako armamentu defentsiboa osatzen zuen, horrela, euren gorputz zati bakar bat bera ere arerioaren aurka agerian uzten ez zutelarik.

Hoplitek, Atenasko lehen hiru errolda klaseetako hiritarrak zirenak, knemidak, gainontzeko ekipamendua bezala, euren poltsikotik ordaindu behar zuten.

Erdi Aroan, knemiden oinordekoak zango-babesak izango dira.

Gerlaria knemida bat janzten. Zeramikoaren Arkeologia Museoa.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Knemida Aldatu lotura Wikidatan