Zeramikoaren Arkeologia Museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Museoaren fatxada

Atenasko Zeramikoaren Arkeologia Museoa, hiriko aztarnategi nagusienetako bat den Zeramiko hilerri atenastarreko toki arkeologikoan aurkitutako gauzen zati bat erakutsita dauden arkeologia museo txiki bat da.

Zeramikoaren esplorazioa, 1870etik, Société archéologique d'Athènesek zuzendu zuen. 1913tik aurrera, Institutu arkeologiko alemaniarrak jarraitu zuen.

Zeramikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeramikoko hilerria kokatua izan zen auzoa, Atenasko antzinako hiriko inguruko gune batean zegoen, Atenasko agora eta Dípyloneko atearen artean. Izen hau, Eridano ibaiaren ertzean ezarri ziren buztingileengatik jaso zuen, eta bi zatitan banatua izan zen: harresiz kanpo eta harresiz barne, K. a. V. mendearen hasieran Temistoklesen harresia eraiki ondoren.

Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoaren patioa

Museoa, 1937an eraiki zen, H. Johannes arkitektoaren planoen arabera, Gustav Oberlaenderren dohaintza bati esker. 1960ko hamarkadan, Boehringer anaien laguntzak, hedatzea ahalbidetu zuen. 2002an, antzinako eskulturen multzo baten aurkikuntza garrantzitsu bat gertatu zen, Ate Sakratuko kourosa bezala, honengatik, hau erakutsia izateko berriztatua izan delarik.

Kanpoaldean, bi ateetatik berehala, hiriko nekropoli nagusia eta Eleusisera zeraman bide sakratua daude. Museoan erakutsitako aurkikuntzen zati garrantzitsu bat, lurperaketetatik datoz. Hilarri, edalontzi eta hil estatuak dira.

Bildumak, modu kronologikoan antolatuta daude, patio estaliaren aldeak eratzen dituzten lau gelatan, non zenbait hilarri eta hil eskultura erakusten diren. Lehen hiru gelatan, edalontziak erakusten dira, eta, bestean, eskulturak.

Museoa, Ermou 148 kalean dago, kalerik komertzialenean, domekero tipikoki mediterraniarra den azokarekin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]