Ko Pha Ngan
| Ko Pha Ngan | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 630 m |
| Mota | uhartea |
| Luzera | 18,6 km |
| Zabalera | 12 km |
| Azalera | 125 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 9°44′N 100°02′E / 9.74°N 100.03°E |
| Honen parte da | Samui archipelago (en) |
| Herrialdea | |
| Thailandiaren banaketa administratiboa | Surat Thani |
| Amphoe | Ko Pha-ngan |
| Ur-gorputza | Thailandiako golkoa |
Ko Pha Ngan (tailandieraz: เกาะพะงัน, kɔ̀ʔ pʰa.ŋan ahoskatua) Thailandiako Golkoan dagoen uhartea da, hego-ekialdeko Thailandian kokatuta. Ko Pha Nganek uharte bikiak ditu: hegoaldeko Ko Samui handia eta iparraldeko Ko Tao txikia.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azalera: 168 km² inguru.
- Luzera: 50 km.
- Probintzia: Surat Thani
- Thailandia kontinentaletik: 55 km.
- Biztanleria: 11.846 (2004)
- Herri nagusia: Thong Sala
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1977an Ko Samuin aurkitutako Dongson Kulturako brontzesko damborrak (K. a. 500 - K. a. 100) esaten digu bai Ko Samuik bai Ko Pha Ngank biztanleak zituztela duela bi mila urte. Historialari eta arkeologo batzuen ustez, Ko Pha Ngango lehenengo biztanleak Malasiar penintsulatik etorritako itsas-ijito musulmanak ziren (pigmeoak, semung edo aurre-malasiarrak). Hala ere, gaur egun ia ez daude musulmanik uhartean. Ko Pha Ngan izena tailandierazko 'Ngan' hitzetik dator, hegoaldeko dialektoan 'hareazko barra' esan nahi duena.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ko Pha Nganek Ko Taorekin batera Ko Pha Ngan barrutia (amphoe) osatzen du. Barrutia hiru azpibarrutietan (tambon) banatuta dago:
| Zb. | Izena | Berezko izena |
|---|---|---|
| 1. | Ko Pha Ngan | เกาะพะงัน |
| 2. | Ban Tai | บ้านใต้ |
| 3. | Ko Tao | เกาะเต่า |
Antzinean uhartea Ko Samui barrutian zegoen baina 1970eko urriaren 1ean bere barruti propioa sortu zuen.
Artea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ko Pha Ngan Alex Garlanden 1997ko The Beach eleberrian agertzen den uhartea da, izen bereko pelikularen jatorria.
