Edukira joan

Koartza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau hegaztiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lertxun».
Koartza
Koartza gorria (Ardea purpurea)
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaPelecaniformes
Familia Ardeidae
Leach, 1820
Banaketa mapa

Koartza Ardeidae familiako zenbait hegazti hankaluze, lepaluze eta mokoluzeen euskarazko izena da.

Izena (koartza vs. lertxun)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardeidoen familiako kide gehienak "koartza", "gartza" edo "amiamoko" izenez ezagutu izan dira beti euskaraz. Horrela aurkituko dugu 1980. hamarkada aurreko liburu eta bilketa guztietan, eta baita ahozko lekukotasunen corpusetan ere. Hala ere, nolabaiteko lapsus txikiren baten ondorioz, 1980ko hamarkadan euskara estandarrean "lertxun" (edo "lertsun") zabaldu zen ardeidoen familiako kide hauek izendatzeko, eta halaxe erabili izan zen zenbait urtez. Izen okerra da "lertxun" (edo "lertsun") koartzentzat, lertsunak kurriloak direlako (Grus grus) eta ez koartzak. Zorionez, hiztegi nagusietan aspaldi zuzendu zen akats historikoa eta 1999. urteaz geroztik modu egokian batu dituzte terminoak Elhuyar hiztegiak, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak, zein Euskaltermek, besteak beste[1].

Oraindik ere "lertxun hauskara" (eta "lertxun gorria", "lertxuntxo karramarrozalea", eta abar) aurki ditzakegu zenbait webgunetan, hainbat karteletan eta liburu zein gida zaharrenetan, baina esan bezala, okerrak dira izen horiek eta saihestu beharrekoak[1]. Hortaz, gogoan izateko:

  • koartza: Ardea cinerea, Ardea purpurea, Ardea alba eta antzeko hainbat ardeido. Euskal Herrian bertan, koartza hauskara, koartza gorria, koartza zuria, koartzatxo txikia, koartzatxo karramarrozalea, eta abar.
  • lertsuna: Grus grus, kurriloa (grulla, grue).

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian ikus ditzakegun koartzen artean honako hauek daude:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Koartza hauskara» txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]