Kodigo Norte
Kodigo Norte | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Gasteiz |
Musika mota | Hip hop-Reggae |
Urteak | 2004- |
Taldekideak | |
Markes Iraizoz Sok DJ Loro | |
Informazio gehigarria | |
http://www.kodigonorte.com/ | |
Kodigo Norte 2004. urtean Gasteizen sortutako Hip Hop musika taldea da. Denbora luze batez Sok, Dj Loro, Markes Iraizoz eta Gorka Suaiak taldea osatu zuten baina gaur egun lehenengo hirurek bakarrik jarraitzen dute.
Haien estiloa East Coast 90´s Hip Hop eta Reggae, batzuetan roots besteetan dancehall, soinuak nahasten dituzte.
Urte hauetan, espainiar estatuko talde esanguratsuenekin jo dute eta horretaz gain, Hip Hop jaialdi handietan parte hartu dute, nazioarteko nortasuna daukaten batzuk barne, Zaragoza Ciudad Hip Hop Festival 2008 bezala non Wu-Tang Clan, D.I.T.C., Big Daddy Kane, Chiens De Paille ere aritu ziren, Arena Hip Hop 2008 non Sniper, Visionaries eta Dj Revolutionek ere jo zuten, edota Bilbao Urban Musikaldia 2007 non Mos Def eta Pete Rock aritu ziren.
Era berean, honako artistekin grabatu edo elkarlanean aritu dira:
Junior Reid, Sorkun, Green Valley, Evaristo Páramos (La Polla), Gasteiz Big Band, Iñaki (Betagarri), Juan (Soziedad Alkoholika), Bad Sound System, Ital Erik (Ki Sap), Dj Ochoa, Priteo & Ganda, Ferrán MDE...
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kodigo Norte taldea 2004. urtean jaio zen, DJ Loro disko jartzailea eta Gorka Suaia, Markes eta Sok MCen eskutik, guztiak aurretik Gasteiz aldeko beste taldeetan izandakoak. 2004ko irailean Kodigo Nortek bere lehendabiziko emanaldia egin zuen Gasteizen.
Geroxeago, taldea Euskal Herriko hainbat txokotan kontzertuak ematen hasi zen. 2006ko martxoan "Kodigo Norte" izeneko lehendabiziko diskoa argitaratu zuten. Lanak oso harrera ona izan zuen entzuleen artean eta Arabako 'Maketa Musikalen Lehiaketa' irabazi zuten. Horrez gain, Euskal Herritik kanpoko hainbat lekutan kontzertuak emateari ekin zioten.
2007ko martxoan Kodigo Nortek Gasteizko Sonora Estudioetan grabatutako, nahastutako eta masterizatutako "Iceberg EP" lana kaleratu zuen.
2008an Lorok bere "Friends & Family" diskoa argitaratu zuen, bertan ipar zonaldeko rapero ezberdinak azaltzen dira.
20 segundos abestiaren bideoklipa grabatu zen urte berean, Xavier Fornosen eskutik.
2009an Markesek bere street album berria atera zuen, "Independencia", underground eszenako hainbat mc, dj eta ekoizle ezberdinekin landutakoa.
Urte berean El Hombre Equivocado kantaren bideoa grabatu zuen Patric C Taladrizen (Xclusif & Conflict Films) ardurapean.
2010ean "One Love One Shot" lana kaleratzen dute, diskoari izena ematen dion abestiaren bideokliparekin batera. Lan honetan Priteo & Ganda, Chinatown talde desagertutakoaren partaideak kanta batean azaltzen dira.
Disko hau aurkezten ibili ziren, hainbat lekutan bira batean murgilduta, auto-gestioa eta underground filosofiari so eginez eta atzean inolako diskografikarik eduki gabe.
Gasteizko 'Jimmy Jazz' aretoan aurkeztu eta aurkezpenaren bideo txiki bat ere atera zuten Xavier Fornóren eskutik.
2011n 3 abestiz osaturiko "Sutan Blai" maxia argitaratu zuten, deskarga, CD eta binilo formatu ezberdinetan. Azken honetan instrumentalak eta ahotsak a capella moduan sartu zituzten hip hopean ohi den bezala, horretaz aparte, Junior Reid (Black Uhuru) abeslari jamaikarrarekin kantu bat osatu zuten.
Duele abestiaren bideoklipa kaleratu zuten Plata Visuals eta Jon Gorosperen eskutik.
2012an 'Zuzen Zuzenean Dokumentala' aurkezten dute non taldekideek haien musika, gogoetak eta ibilbideari buruzko xehetasunak ematen dituzten kameraren aurrean.
Plata Visualsen eskutik ekoiztu egin zen.
Gorka Suaiak taldeari agur esaten dio bere proiektuetan murgiltzeko eta KN-k harnasa hartzeko geldialdi bat egiten du.
Hurrengo urteetan, Dj Loro bere emanaldi eta mixtapeen bitartez, Reggae - Hip-Hop eszenaren erreferente handia bihurtzen da Euskal Herri osoan zehar, bidetik "Muchos Dijeron Adiós/Remixes" diskoa kaleratzen du.
2014ren bukaeran, Markes Iraizozek Elfé ekoizlearekin batera "Musicamina" 8 abestiz osaturiko lana argitaratzen du, 2015ean "Eutsi" diskoa berriarekin bueltatu ziren, non Green Valley, Gorka Suaia eta Leo abeslariak ere kantu ezberdinetan azaltzen diren.
Disko honetako Zabalzazu Mezua kanta aukeratu zuten bideoklipa egiteko Jon Gorosperen zuzenpean eta Green Valleyren elkarlanarekin.
2016an Sokek bere lehendabiziko lana kaleratu egin du : "Mi Momento".
Bi abestitako bideoklipak ere atera egin ditu: "Baskonia Txapeldun" eta "¿Quién me quita lo bailao?".
2017an taldeak kaleratu zuen "Una vida entera" Gorka gabe (hark utzi duen talde duela 4 urte) Leo "El Charrua"rekin.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mi momento (2016) - Sok
- Eutsi (2015)
- Musicamina (2014) - Markes Iraizoz & Elfér
- Muchos dijeron adiós/remixes (2012) - Dj Loro
- Sutan Blai (2011)
- One Love/One Shot (2010)
- Independencia (2009) - Markes
- Friends & Family (2008) - Dj Loro
- Iceberg- EP (2007)
- Kodigo Norte (2006)
- Un paseo por mi mente (2005) - Markes