Koesita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Koesita
Coesiteimage.jpg
Ezaugarri orokorrak
Kategoria Silikato > Tektosilikato > silica mineral (silica family)
Formula SiO₂
Dana sailkapena 75.1.4.1
Nickel-Strunz sailkapena 4.DA.35
Sistema kristalino Kristal-sistema monokliniko
Talde espazial space group 15
Identifikazioa
Marra zuria

Koesita presio handia (2-3 gigapascal) eta tenperatura zertxobait handia (700 °C) jasan dituen silizio dioxido edo kuartzoa da. Hain zuzen ere, kuartzoaren taldeak dituen 9 polimorfoetako bat da[1]. Koesita, lehenik, Loren Coesek sortu zuen 1953an. 1960an, Eugene Shoemakerrek, modu naturalean eratutako koesita aurkitu zuen Barringer kraterrean, Arizonan, krater hori, talka baten ondorioz eratu zenaren froga zena.

Arroketan koesitaren presentzia, Lurrean, meteorito talka baten edo bonba atomiko baten eztandaren frogatzat hartzen da.

Koesitaren egitura molekularra, eraztun eran jarritako lau silizio dioxido dira. Egitura hau, oso egonkorra da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Cornelis Klein/Cornelius S. Hulrbut,Jr; Manual de Mineralogia basada en la obra de J.D. Dana, vol.2, 13. kapit., 13.6 atala. Editorial Reverté, ISBN 978-84-291-4607-3

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Koesita Aldatu lotura Wikidatan