Kolako putzu supersakona
Kolako putzu supersakona | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako oblastak | Murmansk oblasta |
Udalerria | Pechengsky District |
Kokapen fisikoa | Kola |
Koordenatuak | 69°23′47″N 30°36′36″E / 69.3965°N 30.6099°E |
Kolako putzu supersakona, errusieraz Кольская сверхглубокая скважина, erromanizatua: Kol'skaya sverkhglubokaya skvazhina, edo SG-3, Sobietar Batasunaren garaian burututako zulaketa zientifikoa da, gaur egun Errusiako Murmansk oblastako Petxenga barrutian dagoena, Errusia eta Norvegiako mugatik hurbil eta Kola penintsulan. Proiektuaren helburua Lurrazalean ahalik eta zulaketa sakonena egitea izan zen.
1970eko maiatzaren 24ean zulaketari ekin zitzaion, Uralmash-4E makinaria erabiliz, eta ondoren Uralmash-15000 serieko zulagailua. 1979an gizakiak Lurrazalean historia guztian egindako zulo sakonena bilakatu zen, ordurarte titulu hori zuen AEBetako Oklahomako Bertha Rogers putzuaren 9.583 metroko sakonera errekorra gaindituz.
1989an gizakiak Lurralazalean gaur egun arte bertikalki eta osoki egindako zulo batek lortutako sakonera handienera ailegatu zen, 12.262 metrora. 2008an Al Shaheen petrolio-putzuaren zulaketa 12.289 metroko sakonerara ailegatu zen, 26 metroz gaindituz, baina zulo hura itsasoaren ondoan zulatzen hasi zenez Kolakoak baina luzera laburragoa du.
1990rako 13.500 metroko sakonerara ailegatzea aurreikusia zegoen eta 1993an 15.000 metrora, baina 12.262 metroko mailatik haratagoko mailara zulatzea ezinezkoa egin eta 1992an zulaketa lanak eten egin ziren. Zulaketaren etetearen arrazoia, teknikoki, Lurrazalean sakonera handiagora zulatzea ezinezkoa bihurtu zela da, maila hartan 185 °C tenperatura baizegoen, zientzialariek maila horretan tenperatura horren ia erdia kalkulatua zuten, eta zuloari etengabe lokatza eta hidrogeno kopuru handiegia zeriola da.
2008an finantzaketa arazoak medio putzua behin betiko itxitzea erabaki zen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Putzuaren kanpo egitura 2007an.
-
Putzua 2012an.
-
Zuloaren estalkia 2022an, soldaketaz itxia.
-
SG-2 proiektuaren zigilua.