Koldo Amezketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Koldo Amezketa
Bizitza
Jaiotza Iruñea1944ko otsailaren  22a (75 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea
Eusko Alkartasuna

Koldo Amezketa Diaz (Iruñea, 1944ko otsailaren 22a) Eusko Alkartasuneko politikaria da.

Abokatua ogibidez, 1999 eta 2006 artean EITBko administrazio batzarrean aritu da. Egun, Nafarroa Baiko zerrendetan zazpigarrena joanda, Nafarroako Parlamentuko kidea da. Parlamentuko presidentea izateko hautagaia aurkeztu zuen Nafarroa Bai koalizioak. Nolanahi ere, PSNrekin akordiora heldu ez, eta Elena Torres Mirandak lortu zuen postua. Orain, Lehenengo lehendakariordea da mahaian.

2009ko Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeen ondoren, Unai Ziarretak, EAko lehendakariak dimisioa eman zuen. Horren ondoren, eta behin-behinean, Koldo Amezketa izan zen Eusko Alkartasuneko lehendakaria, kongresua egin bitartean.


Aurrekoa
Unai Ziarreta
Eusko Alkartasunako presidentea
Eusko Alkartasuna (logo).jpg

2009 - 2009
Ondorengoa
Pello Urizar