Kolezistitis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kolezistitis

AcuteCholMark.png

Kolezistitis akutua
Deskribapena
Mota angiokolitisa
Espezialitatea digestio aparatuaren medikuntza
Kirurgia orokorra
Identifikatzaileak
GNS-10-MK K81
GNS-9-MK 575.0, 575.1
GNS-10 K81
GNS-9 575.0, 575.1
OMIM 600803 eta 600803
DiseasesDB 2520
MedlinePlus 000264
eMedicine med/346
MeSH D002764D002764
Disease Ontology ID DOID:1949 eta DOID:1949
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Kolezistitisa behazun ziskuaren eritasuna da, larria edo kronikoa izan daitekeena. Kolezistitis larria bakteriek sortua izaten da; behazunean zornea sortzen da eta gorritu egiten da. Sukarra, behazun ziskuko mina eta oka egiteko gogoa ditu ezaugarri. Kolezistitis kronikoa bakteriek behin eta berriro sortutako infekzioen ondorioz edo behazun ziskuan harria sortu izanaren ondorioz gerta daiteke; kronikoa denean behazun ziskua handitua izan ordez uzkurtu egiten da, eta kolore berdexka izaten du. Gibeleko kolikoaren gisako mina, digestiorako zailtasuna eta goragalea izaten dira sintomak. Kolezistitisa antibiotikoen bidez senda daiteke, baina behazun ziskuko harriak, gangrena edo zuloa direnean kirurgia bidez sendatu ohi da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]