Kolyma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kolyma
Колыма́
Debin Siberia.jpg
Datu orokorrak
Luzera 2.129 km
Geografia
Koordenatuak 69° 37′ 46″ N, 161° 29′ 27″ E / 69.62944444°N,161.49083333°E / 69.62944444; 161.49083333Koordenatuak: 69° 37′ 46″ N, 161° 29′ 27″ E / 69.62944444°N,161.49083333°E / 69.62944444; 161.49083333
Herrialdea Errusia
Errusiako oblastak Magadan oblasta
Herrialdea Errusia
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 643.000 km²
Lakuak Kolyma Reservoir Itzuli
Bokalea Ekialdeko Siberiako itsasoa
Mendizaletasuna

Kolyma[1] (errusieraz: Колыма́; sakheraz: Халыма) ipar-ekialdeko Siberiako ibaia da, Errusiako Jakutia, Txukotka eta Magadan oblasta zeharkatzen dituena. 2.129 km luze da eta 643.000 km²ko arroa dauka.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolyma Kulu eta Aian-Imzikh ibaien elkargunean eratzen da, ekialdeko Siberian, Okhotskeko itsasotik hurbil. Txerski mendialdea inguratzen du, eta 2.129 kmko ibilbidea eginik, Ekialdeko Siberiako itsasora isurtzen da, delta handi bat eratuz.

Urrea ustiatzen da ibaiaren goi-arroan eta lignitoa behe-arroan. Ontziz ibil daiteke maiatzetik urrira bitartean Bokhaptxi ibaiarekin bat egiten duen lekuraino. Jasatxnaia, Ozhogina, Balygitxan, Korkodon eta Omolon dira ibaiadar nagusiak.

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolymaren emaria 1978-2000 bitartean neurtua izan da Kolimskoien (itsasoratu baino 283 km lehenago)[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 526.000 km² ditu, arro osoaren % 82. Urteko batezbesteko emaria 3.254 m³/s da, baina aldaketa handia dago negutik udara; emari handiena ekainean du (14.901 m³/s), izotz urtzearen ostean, eta txikiena apirilean (186 m³/s).

Kolymaren batezbesteko emariak (m³/s), Kolimskoien neurtuak
Datuak: 1978 eta 2000 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kolyma Aldatu lotura Wikidatan