Jakutia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jakutia
Республика Саха (Якутия)
Саха Өрөспүүбүлүкэтэ
Якутская-Саха Советская Социалистическая Республика
 Errusia
120 На стоянке в устье реки Ура.jpg
Flag of Sakha.svg Coat of Arms of Sakha (Yakutia).svg
Ereserkia
National Anthem of the Sakha Republic
Administrazioa
Herrialdea  Errusia
ISO 3166-2 RU-SA
Hiriburua Jakutsk
Geografia
Koordenatuak 66° 24′ 00″ N, 129° 10′ 00″ E / 66.4°N,129.16666666667°E / 66.4; 129.16666666667Koordenatuak: 66° 24′ 00″ N, 129° 10′ 00″ E / 66.4°N,129.16666666667°E / 66.4; 129.16666666667
Map of Russia - Sakha (Yakutia) (Crimea disputed).svg
Azalera 3.083.523 km²
Mugakideak Krasnoiarsk kraia, Irkutsk oblasta, Zabaikalski kraia, Amur oblasta, Khabarovsk kraia, Magadan oblasta eta Txukotk
Demografia
Hizkuntza ofiziala errusiera eta Sakhera
Ordu eremua Yakutsk Time, Vladivostok Time eta Magadan Time
Matrikula 14
http://www.sakha.gov.ru/

Sakhako Errepublika[1] (errusieraz: Республика Саха, Respublika Sakha, rʲɪsˈpublʲɪkə sɐˈxa jɪˈkutʲɪjə ahoskatua; sakheraz: Саха Өрөспүүбүлүкэтэ, Sakha Öröspǖbülükete) edo Jakutia[1] (errusieraz: Якутия, Yakutiya) Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Ekialde Urruneko Barruti Federalean kokaturik dagoena. Errusiar federazioko errepublika autonomo zabalena da, 3.083.523 km²ko eremuarekin, eta 2010ean 958.528 biztanle zituen[2]. Hiriburua Jakutsk da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakha Yakutia rep.png

Sakhako Errepublika Siberiako ipar-ekialdean dago. Ozeano Artikora doazen Lena, Jana, Indigirka eta Kolyma ibai-arroak hartzen ditu, eta baita Siberia Berriko uharteak ere. Iparraldean Ozeano Artikoa du, ekialdean Txukotka, Magadan oblasta, Khabarovsk kraia, hegoaldean Amur oblasta, Zabaikalski kraia eta Irkutsk oblasta, eta mendebaldean Krasnoiarsk kraia.

Mendiek hartzen dituzte Sakhako ekialdea (Verkhoiansk eta Txerski mendikateak) eta hegoaldea (Stanovoi). Lautadak hedatzen dira erdialdean, eta ibaiek (Lena, Indigirka, Kolyma) sakonune luzeak eratzen dituzte. Jakutsk, hiriburua, Mirny, Neriungri, Niurba eta Pokrovsk dira hiri nagusiak[3].

Sakhako klima kontinentala oso gogorra da, eta urtaroen arteko aldeak erabatekoak (muturreko balioak: -43,5 °C urtarrilean eta 50 °C uztailean).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendera arte, abeltzain, ehiztari eta arrantzaleak ziren sakhak. Hara jo zuten errusiar nekazariek hasi zituzten laborantza-lanak. XIX. mendearen bukaeran, Siberian zeharreko burdinbidearekin eta Lena ibaiko merkataritzarekin iritsi ziren Sakhara lehen industria-moldeak. 1918. urtean nagusitu zen Sakhan iraultza sobietarra, eta 1922an sortu zen Jakutiako Errepublika Autonomoa.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aberatsak dira Sakhako basoak (lurraldearen %70). Meatzeetan harrikatz, eztainu, wolfram, urre eta diamanteak erauzten dira. Arrantza, abere-hazkuntza (behi-azienda eta elur-oreinak), eta hegoaldean laborantza (garia, garagarra eta lekadunak) ere aipagarriak dira.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean Sakhako Errepublikak 958.528 biztanle zituen. %49,9 sakha etniakoak ziren eta %37,8 errusiarrak.

Talde
etnikoa
1926ko errolda 1939ko errolda 1959ko errolda 1970ko errolda 1979ko errolda 1989ko errolda 2002ko errolda 2010ko errolda
Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua %
Sakhak 235.926 %81,6 233.273 %56,5 226.053 %46,4 285.749 %43,0 313.917 %36,9 365.236 %33,4 432.290 %45,5 466.492 %49,9
Dolganak 0 %0,0 10 %0,0 64 %0,0 408 %0,0 1.272 %0,1 1.906 %0,2
Evenkak 13.502 %4,7 10.432 %2,5 9.505 %2,0 9.097 %1,4 11.584 %1,4 14.428 %1,3 18.232 %1,9 21.008 %2,2
Evenak 738 %0,3 3.133 %0,8 3.537 %0,7 6.471 %1,0 5.763 %0,7 8.668 %0,8 11.657 %1,2 15.071 %1,6
Jukaghirrak 396 %0,1 267 %0,1 285 %0,1 400 %0,1 526 %0,1 697 %0,1 1.097 %0,1 1.281 %0,1
Txuktxiak 1298 %0,4 400 %0,1 325 %0,1 387 %0,1 377 %0,0 473 %0,0 602 %0,1 670 %0,1
Errusiarrak 30.156 %10,4 146.741 %35,5 215.328 %44,2 314.308 %47,3 429.588 %50,4 550.263 %50,3 390.671 %41,2 353.649 %37,8
Ukrainiarrak 138 %0,0 4.229 %1,0 12.182 %2,5 20.253 %3,0 46.326 %5,4 77.114 %7, 34.633 %3,6 20.341 %2,2
Tatariarrak 1.671 %0,6 4.420 %1,1 5.172 %1,1 7.678 %1,2 10.976 %1,3 17.478 %1,6 10.768 %1,1 8.122 %0,9
Besteak 5.260 %1,8 10.303 %2,5 14.956 %3,1 19.770 %3,0 32.719 %3,8 59.300 %5,4 48.058 %5,1 46.124 %4,9

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jakutia Aldatu lotura Wikidatan
Geografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.