Ekialdeko Siberiako itsasoa
| Ekialdeko Siberiako itsasoa | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | itsasoa |
| Azalera | 987.000 km² |
| Sakonera | 155 m |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 72°N 163°E / 72°N 163°E |
| Honen parte da | Ozeano Artikoa |
| Hidrografia | |
| Betebidea | ikusi
|
Ekialdeko Siberiako itsasoa[1] (errusieraz: Восто́чно-Сиби́рское мо́ре, translit.: Vostotxno-Sibirskoie more eta sakheraz: Илин Сибиирдээҕи байҕал translit.: İlin Sibiirdeeği bayğal)[2] Ozeano Artikoko bazterreko itsasoa da. Mendebaldean Laptev itsasoa du, ekialdean Txuktxien itsasoa eta hegoaldean Siberiako itsasertza. 987.000 kilometro koadroko eremua hartzen du.
Munduko itsasorik ezezagunetakoa da. Klima gogorraz eta uraren gazitasun txikiaz gain, landaredia, fauna eta biztanleria urriak ditu ezaugarri. Itsasoa ez da oso sakona. Bere azaleraren zatirik handiena 50 metro baino gutxiagoko sakonera du.[3]
Itsasoaren latitudea dela eta, zirkulu polar artikotik iparraldera dagoenez, izotzez estalita egoten da urtearen zatirik handienean.[3]
Eskualdeko jarduera ekonomiko nagusiak meatzaritza eta Ipar itsasoko ibilbidean zeharreko nabigazioa dira. Hiririk eta porturik handiena Pevek hiria da, Errusia kontinentaleko hiririk iparraldekoena dena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. 159. Europako toponimia fisikoa. (kontsulta data: 2026-03-02).
- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2026-03-02).
- ↑ a b Pérez, Fernando Pedro. (2022ko iraila). Munduko itsasoak. ADEVE, 123-124 or. ISBN 978-84-95781-37-7. (kontsulta data: 2026-03-02).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
