Komentu zesaraugustoarra
Komentu zesaraugustoarra | |
---|---|
Antzinako Erroma | |
Administrazioa | |
Eskualde historiko | Hispania |
Erromatar Inperioko probintziak | Hispania Tarraconensis |
Hiriburua | Caesaraugusta |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°39′15″N 0°52′39″W / 41.65424659°N 0.87753582°W |
Demografia |
Komentu Cesaraugustoarra, (Conventus Caesaraugustanus latinez) Cesaraugusta hiria (egungo Zaragoza) hiriburutzat zuen erromatar komentu juridikoa izan zen, eta Tarrakonense (Hispania Tarraconnesis) zeritzan (lehen Hispania Ziterior zenari Zesar Augustok jarritako izen berria) probintziaren barruan zegoen.
Komentu juridiko deritzan zatiketa administratiboa Julio Zesarren garaian hasi zen, baina Klaudioren denboran zehaztu eta finkatu zen. Izaera administratibo, politiko, juridiko eta erlijiosoa zuen unitate bat zen, eremuz zatiketa naturalei edo biztanleen homogeneotasunari jarraiki zehaztu ohi zena. Dioklezianok 288. urte aldera egindako berrantolaketarekin, izateko arrazoia galdu zuten unitate horiek.[1]
Conventus honetan bi coloniae zuden, Colonia Celsa eta Caesaraugusta, eta hamazazpi municipii Ebro arroan denak: Ebro bera, Jalón, Segre, Cinca eta Henares ibaia. Municipii maila zuten hiri horeitatik nabarmenak, Augustoren garaian hauk ziren: Bilbilis (Calatayud), Ilerda (Lérida), Calagurris (Calahorra), Osca (Huesca), Turiaso (Tarazona), Ercavica eta Complutum (Alcalá de Henares).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Bertan 17 - Erromatar garaia: 3. kapituloa: Gipuzkoako erromatar geografia» bertan.gipuzkoakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).